Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak bere web-gunea aurkezten du ostegunean Eibarren, martxoak 14, Portaleko Areto Nagusian, arratsaldeko 19:30etan.
Ego Ibarra Batzordearen helburua Eibarko ondare historiko eta kulturala jaso, gorde, aztertu eta zabaltzea izanik, ekimen honen bitartez bide berri bati heldu nahi izan dio. Gure herriaren ondarearen zabalkundean bide ugari jorratu baditu ere, orain arte liburugintzari, erakusketei eta ikerketei eman izan zaie lehentasuna; hemendik aurrera eta garai berriei egokitzeko asmoz, Ego Ibarra Batzordearen magalean gauzatzen diren lanak, ikerketak eta bertan aztergai diren beste kontu interesgarri batzuk web-gune honetan ikusgai egongo dira.
Hasiera batetik Ego Ibarra Batzordeak argi ikusi zuen berandu baino lehen interneteko erronkari heldu behar zitzaiola, eta zentzu horretan seriotasunez eta gogo handiz ekin zion lan honi. Informazioa jaso eta aztertzeko hainbeste bide desberdin dauden sasoi honetan, ezin utzi aukera hau landu gabe.
Web-gune honek bi atal nagusi ditu: Ego Ibarra eta Eibar. Lehenengoan udal batzordearen jardunaz hitzegiten da: helburuak, antolatutako erakusketak, produktuak.... Bigarrengoan, Eibarko ondare kulturala eta historikoa dira hizpide: Eibarren kokapena eta historiaz azalpenak ematen ditu, Eibarren garrantzi berezia izan duten lau lanbidek ere txoko berezia dute (armak, grabatuak, txirrindulak eta josteko makinak), eta Eibar hobeto ezagutzeko ibilbide batzuk ere aurkezten dira.
Ezin aipatu gabe utzi, atal desberdinetan Eibarko Udal Artxiboak kudeatzen dituen Argazki Fondoetatik (Castrillo-Ortuoste eta Indalecio Ojanguren) ateratako argazkiak aurkituko ditugula, idatzizko informazioaren osagarri.
Ego Ibarraren web-gunea eibartar guztiei eta gure historia eta kulturan interesatua dagoen edonori zuzendua dago. Bertan lantzen diren gaiak, ikusgai/entzungai dauden atalak, beraien antolaketa eta webgunearen itxura kontuan izanda, edonor (nagusi nahiz gazte, aditu zein zaletu) gertura daiteke sail desberdinetan ematen den informazioa aztertu eta erabiltzera eta besterik ez bada ere, eskaintzen den materialarekin gozatzera.
Eibarko Udalaren Ego Ibarra Batzordeak berehala martxan jarriko duen gune hau, erabiltzeko oso erraza da. Egin behar den gauza bakarra, bertara sartzea da eta bakoitzak nahi duen erritmoan gai batetik bestera jotzeko aukera izango du; Republika sasoitik armagintzara, txirrindularitzatik Eibarko baserrietara. Guzti hori "klik" bakar bat eginez. Internet erabiltzen ikasi berri dutenentzat edo oraindik horretara animatu ez direnentzat ere, hainbeste aukera eskaintzen dituen mundu berri horretan nabigatzen hasteko aukera polita izan daiteke.
Web-gune hau Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak egin du, Udal Artxiboaren laguntzarekin. Softwareaz eta diseinuaz Code & Syntax enpresa eibartarra arduratu da.
Gune hau egiteko Zope izeneko sistema guztiz aurrerakoia erabili da eta Euskal Herri osoan Ego Ibarrarena bezalako beste 10 web-gune baino ez ditugu aurkituko. Gune honek duen oinarri informatikoa ez da interneten erabiltzen den sistema tradizionala; Ego Ibarraren web- gunea eraikitzeko erabili den sistema, dinamikoa da, ez da estatikoa. Sistema honi esker, artikulu, irudi eta eduki berrien gehikuntza oso azkar eta erraz egin daiteke, informatika ikastarorik egin beharrik gabe. Beraz, ezin pentsa www.egoibarra.com zerbait itxia denik, betiere edukiak eta informazioa gehitzen joateko aukera egongo da eta.
Hizkuntzaren jestiorako ere tresna aurreratua da, erabiltzailearen hizkuntza personalizatuan azaltzen ditu edukiak, eta artikuku berbera nahi beste hizkuntzatan gehitzeko aukera ematen du.
Ezaugarri tekniko hauei esker, Ego Ibarraren web-gunearen hasieran gaudela esan dezakegu, garapen jarraitua izango duen gunea izango bait da.
Web-gune honek bi atal nagusi dituela esan dezakegu, Eibar eta Ego Ibarra. Hirugarren atal batean, web-gunearen inguruko informazioari tartetxo bat egiten zaio (web-aren mapa, hizkuntzak, harremanetan jartzeko aukera).
Ego Ibarra atalean, honako gaiak aurkituko ditugu:
Eibar atalean, berriz, beste gai hauetan murgiltzeko aukera eskaintzen zaigu:
Datu azpimarragarriak:
Datu-baseak:
Harremanetan jartzeko:
Ego Ibarra Batzordea
Eibarko Udala.
Ego Ibarra Batzordea
Portalea. Bista Eder, 10. Eibar
Telf: 943. 20.68.45 (200 luzapena)
Posta elektronikoa: egoibarra.ei@eibar.net eta archivo.ei@eibar.net
Ego Ibarra batzordeko jendeak serio egin du lana webgune hau aurrera ateratzeko. Igual ez da dotorea lan horretan norbait bereziki destakatzea, baina hor konpon. Azpimarratu nahi nuke gunearen merituetako bat: irudiak. Hor Jose Valderrey Ego Ibarrako argazkilariak egindako lana goraipatzekoa iruditzen zait, argazkien aukeraketan eta digitalizazioan. Bere esku dago, gainera, orain Ego Ibarrak duen proiektu handietako bat, Castrillo Ortuoste argazki fondoa, eta benetan lan mardula duela esku artean.
Egoibarra.com-eko argazki multzoa aluzinatzekoa da. Ikusi 1924ko argazki hori; ez da Chicago, ez, Eibar da. Edo Amuategi batailoia gerran
edo Beisbol talde bat Kuban Alfaren propaganda egiten.
Antzinako erretratoez gain, gaur egungo irudi ederrak ere bai. Horra gure herriko artista ezagun bat, Fernando Beorlegi lanean
edo 15. mendeko baserri bat... 21. mendean bizileku.
Castrillo Ortuoste fondoarekin, eta halako lantalde dedikatuarekin, Interneteko euskal argazki bilduma ederrenetako bat bilakatzeko itxura dauka Ego Ibarraren guneak, erretrato gehiago kargatzen segituko dutelako.
Gaur da aurkezpena Eibarren. Piskolabisa egongo ei da. Zatozte gertu zabiltzatenok!