Sustatu logoa Teknologia albisteak

Itzulpen memoriak euskaraz

EIZIEko bulegoa - EIZIE
2002-03-11 12:03

Lehenengo aldiz, itzulpen memoria sistematan erabiltzeko fitxategiak prestatu ditu EIZIEk, administrazio eta lege esparruan.

EIZIEren orrian nahi duenak bere ordenagailura eraman eta itzulpen memoria sistema ohikoetan erabiltzeko formatuan daude fitxategiak.

Zer dira itzulpen memoriak?

Zer dira itzulpen memoriak?

Itzulpen memoriak dira itzulpen memoria sistema edo tresna informatikoetan erabiltzeko fitxategiak. Ideia oso erraza da, testu bateko unitateak (esaldiak) jatorrizko hizkuntzan eta xede hizkuntzan parekatu eta gorde egiten dira. Horrela, sistemak jatorrizko unitate berdin edo antzekoa aurkitzen duenean, harekin parekatuta daukan itzulpena proposatuko du.

Itzulpen memoria sistema ezagunak dira, besteak beste, Trados, Déjàvu, Wordfast, Transit, edo Translat .

Nolako memoriak daude EIZIErenean?

Hemen eskaintzen dugun itzulpen memoria gaztelera (es) - euskara (eu) norabidekoa da, administrazio eta lege alorrekoa. Guztira 87.000 itzulpen unitate ditu, TMX formatuan (itzulpen memoria gehienek ulertu eta onartzen dutena).

Memoria norberaren ordenagailura errazago eramateko, 20 zatitan banatu dugu, gutxi gorabehera 500 kB-koak, ZIP eran trinkotuta. Memoriak osorik 36,3 Mb ditu.

Zati hauek bakarka edo denak batera erabil daitezke. Betiere, nork bere itzulpen memoria tresna erabilita integratu edo «irentsi» beharko ditu.

Zer iturritatik hartuak dira corpus hiztegiko itzulpenak?

Corpus hiztegia administrazio eta lege esparruko gaztelerazko testuen euskarazko itzulpenaz dago osatua. Eusko Jaurlaritzaren sail guztiek, foru aldundiek, Nafarroako Gobernuak, Osakidetzak, eta oro har herri administrazio erakunde nagusiek aldizkari ofizialetan eta gainerakoetan argitara emandako testu itzulien bilduma dela esan daiteke. Beraz, administrazioaren jarduera esparru guztiak biltzen ditu, batzuk xehekiago, besteak azalkiroago.

Argibideak edo Informazio xeheagaoa EIZIEren orrian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu