Baina, zenbat euskaldun gabiltza Interneten?
Interneten, erabiltzaileak egiten duen eskaera bakoitza gorde egiten da. Eta datuok aztertuta, informazio polita atera daiteke. Uztarria.com-eko sarrerekin horixe egin dugu, aztertu, eta hona hemen bi hilabeteotako emaitzak eta zenbait ondorio, gure biluzte partikularrean.
Azterketaren emaitzak uztarria.com webgunean bertan topatuko dituzu, eta ez ditugu hemen errepikatuko. Baina, zenbait ondorio -eta zalantza- orokorragoak izan daitezke. Hona gure irakurketa.
- Internatutak dinamikotasuna estimatzen du, bere -eta bera bezalako beste batzuen- parte hartzea. Herriko eztabaidetan eta gertuko kontuetan, iritzia eman zale da. Gure kasuan, iritzi emate hori, batik bat, anonimoki egiten da; eta hori bera ere aliziente da, akaso.
- Egunerokotasuna. Gertuko eta momentuko informazioa bisitatzen da gehien. Normala, ezta?
- Informazio bereizia. Beste euskarrietan emandako informazioa berrirakurtzeak apenas erakarpenik duen. Gurean, aldizkariko artikulu bakoitza 13 bat bider erakutsi da bi hilabetetan. Egia esan, erraza da, edo bestea baino errazagoa, horrelako informazio-orri mordoa sortzea, eta neurri horretan da baliagarria.
- Herriko informazio Interneten landu nahi bada, dinamikotasun eta egunerokotasun hori bilatu behar da, era berezian. Laburbilduz: seguruenez, webguneen abantailak aprobetxatzen asmatzean egongo da kakoa. Edo kakoetako bat, bederen.
Baina, klaro, hauek gure irakurketa xumea baino ez dira, esperientzi txiki -eta momentuz labur- baten ondorio. Ez dakit zuek zer iritziko diozuen... Merezi al du herri webguneak sortzeak? Merezi al du herri aldizkariak, bere horretan, Interneten jartzeko ahalegina egiteak? Zenbat jende dabil gainerako euskal webguneetan? Guk gure esperientziatxoarekin jarraituko dugu, baina denok iritziak irakurriko ditugu pozik.
Erantzunak kargatzen...