Hausnarketa euskarazko toki hedabideetan
Euskarazko toki hedabideak eta informazio gizartea
Euskonews-ek atera du 157. Alea. Bertan, Topaguneko Lehendakariari egindako elkarrizketa z gain hainbat hausnarketa datoz beste hainbat lagunen artetik:
Mikel Irizar Hurbileko informzioaz: Hurbileko informazioan dabilenak badaki hurbiltasunak biderkatu egiten duela albiste baten garrantzia. Ikusi egiten da, behin eta berriz, herrian istripuz hildako batek jakin-min handiagoa sortzen duela munduko beste puntan hildako mila lagunek baino. Edo telebistan etxeko norbait ikusteak zirrara handiagoa sortzen duela saiorik garestienak baino. Goienak toki hedabideetan izan duen garrantziaz, estrategiaren beharraz, edo sarearen erabilgarritasunaz aritu da Mikel Irizar bere artikuluan
Koldo Meso Ayerdik testu honetan Interneten dauden euskal hedabideen historia egiteaz gain, haien ezaugarriak, haien proeikzioa eta etorkizunerako antzematen diren joerak ere azaltzen dira. Taula interesgarriak daude aipatutako artikuluan.
Barren astekariak 10 urte bete dituela eta jardun da Imanol LarraƱaga. Artiluluan zehar , besteak beste, aipatu du: Jende askoren lanari esker iritsi da BARREN iritsi den tokiraino. Profesionalen militantzia eta militanteen profesionaltasuna uztarri berean lotu, eta hor jardun dute profesionalek eta militanteek gurdiari tiraka.
Hainbat artikulu daude ostantzean ere, esaterako Berton Prest aldizkariei dagokiona . Hauen erronka: Bilbo erdaldundu honetan alderdi zabal bateko aldizkari bakarra euskara hutsez izatea!
Eneko Azkaratek, Goienkariako zuzendariak, Goienkariarekin izandako gora-beherez jardun du eta argia saria izan du hizpide artikulu honetan .
Arabako euskal aldizkariaren 110 urteko historia ere aipatu du Estibalitz BreƱasek.
Karmen Irizarrek Maxixatzenetik egin du idatzia Euskaraz bizitzetik euskaraz irakurtzera emandako pausua edo Maxixatzenen jarduna izan ditu hizpide.
Uztarria aldizkarikoek honela titulatu dute beraien artikulua Globalizazioaren aroan lokalismoak indarra. Uztarriakoek galdera egiten dute: Nola bete eguneroko tartea? Ez dute gaizki ikusten Tolosaldean egindakoa, beraien esanetan horrek ez baitio herri aldizkariari kalterik egingo
Ttipi-ttapako Joxemanuel Irigoienek ere parte hartu du hausnarketa saio honetan Ez du ikusten proiektuak lasai egoteko moduan daudenik: aukera eta artikuluaren bukaeran zerrendatutako mehatxuen arteko leia gogorra da. Gogorregia agian, gurea bezalako edozein proiekturen etorkizuna lasai ikusteko.
Erantzunak kargatzen...