Teknologia albisteak

INSUP + ARIZMENDI = ARINSUP

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Arbulu - Arizmenditik
2002-02-28 : 19:02

Ezaguna zaizu INSUP Formation? eta ARIZMENDI? Ba biak batu eta ARINSUP elkartea sortuko dute martxoaren 1ean. Interes ekonomikoko elkarte europarra sortu dute. Baionan aurkeztuko da bihar goizeko 11etan. Bihar izango denaren berri duzu Sustatun.

G.E.I.E.ren helburua

Eskualdean kokatuta eta Pirinio Atlantiarrean Baionan polo indartsu bat izanik, INSUPek lotura garrantzitsuak ezarri ditu Euskadin dauden antzeko beste erakunde batzuekin.

INSUPek gizarte, hezkuntza eta elkartze-mailan duen bokazioagatik oso erraz hurbildu da kooperatiba-sektorera, oso garatua Arrasate aldean.

INSUPek zenbait proiektu gauzatu ditu HETEL eta HEZIBIDEko kooperatiba-taldeekin lankidetzan, bai INTERREG II eta bai AKITANIA-EUSKADI ARTEKO FONDOAREN esparruan, batez ere Dokumentazio Zentro eta Baliabide Pedagogikoen antolaketa edota hezitzaileen heziketa arloetan, T.I.C.en pedagogian integratuta erabiltzeko (C.A.F.O.C.ekin lankidetzan)

Auzoko Euskadikoek duela gutxi kooperatiba-egitura berria sortu dute, ARIZMENDI, 4 ikastetxe elkartuz.

Elkarlanetik sortutako adiskidetasun eta konfiantza-loturek, gure bi erakundeon konpromiso europarrak, kudeaketa kooperatiboak errepresentatzen duen gizarte-ereduan dugun hurbiltasunak... guzti horrek eraman ditu gure bi taldeak KOOPERATIBA ELKARTE EUROPAR bat sortzeko asmora, europar arteztarauek horretarako aukera ematen dutenean.

Proiektu hori ahalik eta baldintzarik onenetan eta modurik zehatzenean prestatu ahal izateko, kudeaketa konstruktibo bat planteatu da gure lotura G.E.I.E. baten barruan sendotzeko, gaur egun posible den lotura juridiko bakarra eta lehenengo etapa gure helburua gauzatzeko bidean.

Gure lankidetza gai honetan, europar eraikuntzan defenditzen duten gizarte-ereduaren balioa erakusteko moduko elkartze- eta kooperatiba-erakundeak bultzatu, erraztu eta laguntzen dituzten europar proiektuen inguruan garatuko da.

Lehenengo etapa hau ERAKETA-KONTRATUA ofizialki sinatuz gauzatuko da, kontratu horrek ARIZMENDI eta INSUP lotuko dituelarik G.E.I.E. “ARINSUP”en.

Eta zer dira ISUP eta ARIZMENDI?

INSUP

INSUP Akitaniako prestakuntza-erakunde bat da, eta 1980az geroztik gizarteratze-arloan lan egiten du, lanbide-kualifikazio eta gaikuntzaren eremuetan. Gaur egun, gure eskualdeko lehen elkartea da, bai tamainari eta bai jarduerei dagokienez, hauek batez ere Eskualdeko Kontseiluak finantzatzen dituelarik.

Azken aldian, alternantziaren eta F.O.A.D.en arlora zabaldu da, N.T.I.C.en integrazio pedagogikoaren bidez.

Bestalde, INSUP beti egon da inplikatuta gazteen aldeko zenbait programa europar gauzatzeko proiektuen kudeaketan.

INSUP bere hezkuntza-aniztasuna garatzeko egitura egokiz hornitu da. INSUP taldea Jatorriko Elkartetik sortu da, honi ongi oinarritutzat aitortu zaiolarik bere hezkuntza eta gizarte-bokazioa eta beraz bere elkartze-estatutua, konkurrentziaren arloan sartzen diren hezkuntza-jarduerak juridikoki banatzeko baldintzaz. Horrela sortu dira INSUP PERFORMANCE (EURL) eta ALTEA (SASU).

ARIZMENDI

ARIZMENDI IKASTOLA kooperatiba integrala da –hau da, laneko bazkideek, bazkide onuradunek eta bazkide laguntzaileek osatua-. Gipuzkoan kokatuta dago, Mondragón Corporación Cooperativa-n elkartua eta heziketa eta lanerako prestakuntzan eta prestakuntza iraunkorraren esparruan eskaintzen ditu bere zerbitzuak, baita arlo kultural eta sozialean ere, gizartearekin elkarrizketa irekian.

Gure eginkizuna pertsona ekintzaile eta sortzaileak gaitzen eta garatzen laguntzea gure lanarekin, beren ingurunea hobetu eta eraldatzeko eta beste batzuekin lankidetzan jarduteko gai izan daitezen.

ARIZMENDI bost kudeaketa-unitatetan antolatu da: Haur Hezkuntza (0-6 urte), Derrigorrezko Hezkuntza (6-16 urte), Batxilergoa (16-18 urte), Lanbide Heziketa (16-21 urte) eta Beste Ekintza Batzuk. Unitate bakoitzak nahikoa autonomia du bere lan-taldeak finkatutako helburu estrategikoak lortzeko.

ARIZMENDIk 3.000 ikasle baino gehiago eta 280 profesional ditu.

ARIZMENDIk finkatu dituen helburu estrategikoen artean daude interkooperazioa eta informazio eta dokumentazio sistemen garapena. Hauxe da, hain zuzen ere, ARINSUP sortzeko eta INSUPekin elkarlanean jarduteko testuingurua.

Erantzun

Sartu