Berez lotsagarria bada dopatutako puntako kirolari batek olinpiadetan hiru urre irabaztea, ez dut uste kontua konpondu dutenik berarekin han izan diren puntako kirolariek itzuleran egin dituzten deklarazioekin.
Askotan entzun izan diet txirrindulari desberdinei Tourra bezalako karrerak ez direla txahal txuletekin bakarrik irabazten. Horrelako komentarioei jarraituta ondorio bat ateratzen dut nik:
Puntako (eta askotan puntako ez diren) kirolari guztiek hartzen dute beraien errendimendua hobetzeko zerbait. Batzutan katarroa sendatzeko zerbait izango da, bestetan bitamina konplexu horietako bat, eta bestetan giharreak indartzeko halako edo holako pilula bat.
Noski, normalean horiek denak reglamentuak onartutako sustantziak dira, baina efekto txikidunak eta efekto haundidunak izango dira tartean. Mediku bat tartean badabil zuzenketa eskertuko diot, baina nire ustez sustantzia horiek hartzen dituenaren eta "Juanito" Mühlegg-ek hartutakoen arteko muga, marra legal bat besterik ez da.
Hau da, marra legal hori haruntzaxeago jarriko balute, kirolari gehienek hartuko lituzketela orain hain satanizatuta dauzkaten sustantziak.
Norbaitek esango dit ezetz, osasunarentzat kaltegarriak diren eta ez direnen artean jarri dutela muga legal hori. Baina... eliteko kirola noiztik da osasuntsua, dopingarekin edo doping gabe?
Horregatik ez zait gustatu gaur Herri Irratian Haritz Zunzunegiren hitzak entzutea, puntako kirolari den bezala. Ez baitzait iruditzen arrazoi moralik dutenik puntako kirolariek Johann Mühlegg-i horrelakoak esateko.
Garbi jokatzen duela ziurtatu du Haritzek. Nik ez dut dudatan jartzen reglamentuari jarraituz horrela izan denik, eta zorionak eman nahi dizkiot egin duen lan onagatik, baina galdera bat gelditzen zait airean:
EPOa hartzea legezkoa balitz, ahulaldi batetan zenbatek pasatuko luke hartu gabe?
Erantzun
Sartu