Euskadi Informazio Gizartean ikuspegia aintzat hartuta, enpresek errealitate berriarekin bat egingo dute, eta beren kultura eta lana antolatzeko modua Ekonomia Digitalera egokituko dituzte.
Helburua bikoitza da: alde batetik, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak euskal enpresen negozio prozesuetan sartzen eta ezartzen laguntzea, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko, eta, bestetik, teknologia berrietan oinarritutako negozio eta jarduerak ager daitezen sustatzea, Euskadiren egungo egitura produktiboa dibertsifikatze aldera. Enpresa digitalak honakoak ekarriko ditu berekin:
Zuzendariak sentsibilizatu beharko dira lehenengo enpresa digitalak dituen abantailez. Azken batean, ekonomia digitalera egokitu beharko dira, informazioa zabaltzeko bideak egin...
Ez da nahikoa izango zuzendariak sentsibilizatzea, ondoren, Euskadiko enpresa guztiendako egongo da Teknologia berrietako prestakuntza. Helburua: Ohiko enpresa Ekonomia Digitalera egokitzeko prozesuan laguntzea prestakuntza bidez, erakundeetako kultur aldaketa eta langileen trebakuntza bultzatzeko.
Enpresa digitalaren eredua ere beharko da, egokia enpresa bakoitzarentzat, eta horregatik malgua, bakoitzaren berezitasunetara egokitua, eta noski, dena diagnosi digital baten arabera. Proiektu digital honi lagunduz, gaur egun enpresetan erabili arren oraindik garatu gabe dauden teknologia berriekin lotutako proiektuen garapena bultzatuko da ("lokartutako proiektuak"), maquetas.com proiektua bezalakoekin. Horren lagungarri izango da trakzio eredua , nolabait, indarra duten enpresak eta administrazioak gidari izan daitezen, bultzatzaile. Beharbada arazo gehien mikroenpresek izango dituzte, eta horretarako sortu dute KZ mikroenpresak, 10 lagunetik beherako enpresei laguntzeko.
Enpresak Informazio Gizartera egokitzeko garatu beharreko jardueren eredu eta euskarri izango diren azpiegitura multzoa jartzea helburu izanik enpresa digitala guneak zabalduko dituzte. Bide batez, ekintzaile berrientzako laguntza emango da Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiekin lotutako enpresak sortzeko eta garatzeko.
Finantziazio programak beharko dira egitamu hauek guztiak aurrera eramateko eta proiektuei sarrerak bideratzeko . Eta Programa guzti horiekin eta finantziazioarekin lotuta Cyber-industrialdea sortuko da, Industrialdean bertan zerbitzuen gune bat jarriko da, eta gune horretatik bertatik kudeatuko dira esperientzia pilotuko enpresen digitalizazioa bultzatzeko neurriak.
Apustu gogorra dator, beraz, enpresariendako.
Erantzun
Sartu