Teknologia albisteak

Euskaldunberriak

Erabiltzailearen aurpegia
Eneritz Garro eta Belen Aranbarri
2002-02-12 : 19:02

Euskarak aurrera egingo badu ezinbestekoa da, bai, euskara ez dakitenek euskara ikastea, baina baita euskara dakigunok komunikatzerakoan hizkuntza hau lehenestea ere. Euskararen normalizazioa den bidaia honetan bi bidelagunak, euskara ikaslea eta euskaraduna, harremanetan jartzea beharrezkoa dela uste dugu, batak bestearengan eraginez.

Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik

Ponentzia: Euskaldun Berriak. Emaleak: Enertz Garro (Euskal Filologian lizentziatua) eta Belen Aranbarri (psikpedagogian lizentziatua).

Euskaldun gaien kopurua geroz eta altuagoa da Euskal Herrian, hauek oro har hizkuntzarekiko duten motibazioa ere begi-bistakoa delarik. Gisa-talde honek euskarari eta euskaldunoi eskaini ahal diguna ez da nolanahikoa, hizkuntza beraren indarra dago jokoan. Baina euskaldun gaiek euskaldun osoen konplizitatea eskatzen dute, eskolan ikasitako hori kalean erabili ahal izateko.

Artikulu honetan euskaldun gai eta osoen bilgune izan den egitasmo baten gorabeherak azaldu gura dira, lorpenak eta eragozpenak, izandako kezka, burukomin eta arazoak, eta hauei aurre egiteko hartutako erabakiak. Egitasmo hori Arrasaten gauzatzen ari da eta beste herri batzuetan modu honetako proiektu bat aurrera eramaterakoan aukeratu daitekeen formula baten argazkia erakutsi gura dugu, ez da formula bakarra, agian ezta onena ere, baina bai guk ondoen ezagutzen duguna.

Hau dena, luze, behean duzun artxiboan aurkituko duzu.

Topagunearen Euskara Elkarteen Kudeaketaren inguruko Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago: deialdia, programa, eta bertan tratatutakoak.

Erantzun

Sartu