Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Hitanoan murgilduz" ikastaroa

Helburuak

Hitanoaren erabilera ahozko komunikazioari dagokionez, Euskaltzaindiak onartutako aditz taula egiteko irizpideen eraginak bilduko dira ikastaro honetan. Adizki taula eta hitanoaren arau morfosintaktikoei buruzko sarrera labur baten ostean, kalean orain arte planteatu ez diren hamaika arazori emandako erantzunak eta berauen zergatia azaltzea da helburua. Beraz, komeni da ikasle izango direnak jantzita egotea hitanoaren erabileran, hikako adizkitegia ikasteko mailaz gaindi, asmoa erabileran sortzen diren arazoen berri ematea baita.

Ikastaroaren ezaugarriak

Non: Eibarko UEU ko Ikastetxe Nagusian Noiz: 2002ko martxoaren 4tik 14ra arte (astelehenetik ostegunera arte) Ordutegia: 16.30etatik 19.00etara arte Orduak: 20 ordu Ikasle-kopurua: gehienez, 20 ikasle Prezioa: 120 Euro Arduraduna: Ritxi Lizartza, ETBko hizkuntza-zuzentzailea Antolakuntza: UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) Nori zuzenduta DBH eta unibertsitateko irakasleak, unibertsitateko ikasleak, euskaltegietako irakasleak, idazleak, gidoigileak, EGA mailatik goragoko euskara ikasleak (hitanoari buruzko ikastarorik eginak), hika egitea berezkoa dutenak. Ikastaro honen asmoa ez da hika egiten irakastea, hika egiten dutenei plantea dakizkiekeen arazoei buruz jardutea baizik.

Egitaraua

  • Sarrera
  • Euskaltzaindiak onartu duen hikako adizkien taulen aurkezpen laburra.
  • Muga morfosintaktikoak
  • Erabilera mailako akatsak
  • Adizki-sorkuntza (hiperhitanoa, adizki okerrak, euskalkikeriak)
  • Nesken hikakoa edo noka/noketa zuzen ez garatua
  • Erabileran sortzen diren arazoak eta konponbideak
  • Gomendioak eta proposamenak
  • Ariketa praktikoa. Nola pasa eztabadako modutik modu alokutibora?

Matrikula-epea: 2002ko otsailaren 11tik otsailaren 22ra arte

Ordainketa: EUSKADIKO KUTXA 3035 0019 99 0190700210 (Ordainketa egiterakoan izen-deiturak zehaztu, mesedez)

Ordainagiria bidaltzeko: UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA Markeskoa Otaola hiribidea, z/g 20600 EIBAR Tel.: 943 82 14 26 Faxa: 943 82 06 16 Helbide elektronikoa: k.akademikoa@ueu.org

Oharra: Matrikulatzea ordainketa dataren arabera izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu