Operación Triunfo moduko fenomenorik ez dago. Euskal Herrian barbaridade bat ikusten ei da. Portalmix.com-eko 90 milioi orri klikatzen dira hilabetero. Web honek milioi bat mezu elektroniko jaso ditu dagoeneko.
Beste akademia bat ere badago eliminatzen doazenak hartzen dituena. La otra academia-ko zuzendaria Euskal Herrikoa da. Goienkariak elkarrizketa egin dio Mikel Herzog-i eta Sustatun aurreratzen dizugu.
Aurreko batean ere izan zen "operación triunfo" sustatuko orrietan, baina berriz ere aipatu beharrean gaude. Fenomeno soziala da dagoeneko eta zifrek ez dute gezurrik esaten. 5 milioi deskarga kontabilizatu dituzte web orrialde ofizialetik. Diskoak, egiten dituzten emanaldietako bideoak eta bestelako salmentak ere inoiz izan diren handienak dira. Enpresa handi bat! Kalean pirateatuta saltzen duten afrikarrei ez die denborarik uzten merkatuan lehiatzen. Pirateatu orduko beste CD bat doa kalera eta Estatuan dauden salmenta zifra guztiak gainditu dituzte Alejandro Sanz edo Enrike Iglesiasen aurretik.
Ikusienak
Orrialde pertsonalak sortu ditu web ofizialak eta badakigu zeintzuk diren ikusienak. Beharbada honek lagunduko du irabazlea zein izan daitekeen asmatzen... Programa hasi zenetik lehiakiderik klikatuena David Bisbal izan da eta horrela jarraitzen diote besteek: Bustamante, Rosa, Chenoa, Manu Tenorio, Nuria Fergó, Veronica eta Gisela. Lehiakide bakoitzak ikus-entzuleen aldetik 400.000 SMS jasotzen ditu hilean (0,90 euro). Animoak emateko edo galderaren bat egiteko gastatzen dute dirua. Ederra negozioa modu honetan ere! Eta gutxi balitz, 2002ko programan parte hartzeko zabaldu dira zerrendak. Eskuko telefonoan 5335 zenbakia sartu eta dirua gastatu.
Irratian ere baduzu. 24 orduan musika hori entzun gura baduzu klikatu. Real player beharko duzula ez ahaztu.
Badago beste akademia bat ere. La otra academia -ko zuzendaria Euskal Herrikoa da, bergararra. Mikel Herzog. Elkarrizketa egin dio Goienkariak. Hemen duzu:
MIKEL HERZOG: Euskaldun sentitzen naiz, eta pozik nago horretaz, baina munduko hiritarra ere banaiz.
Bai. Erromerietan, Bizkaian eta Gipuzkoan, jotzen zuen rock taldea zen. Gero, Madrilera joan nintzen, Ebano taldearekin, gero, Alcatraz taldearekin ibili nintzen. Cadillac eta La Década Prodigiosa taldeekin segitu nuen musika ibilbidea, eta gero, bost disko atera nituen bakarlari gisa. Benidormeko eta Eurovisión-eko festibaletan ere hartu nuen parte. Horixe izan da musikan izan dudan ibilbidea.
Bai. Operación Triunfo saioan ikusten duzuen akademia bera da, baina goiko solairuan dago. Irakasle berak daude. Han jasotzen dute musika hezkuntza saiotik kaleratutako lehiakideek. Kamerarik ez dago, eta ondorioz, presio txikiagorekin egiten dute lan ikasleek.
Lehiakideek duten ilusioa. Saio zuria da, eta ez du zerikusirik Gran Hermanorekin. Lehiakideen intimitatea errespetatu egiten da, eta gure saioan ez dira nagiak fabrikatzen, momenturo lanean baitihardugu.
Triunfatu ezean, arrakastarik lortuko ez delako diozu? Ez dut uste mutur horretara eraman behar denik.
Esperantzari atea ireki zaio. Orain arte tranpolin gutxi zeuden sentimenduak kantuekin uztartzen abilak ziren artistendako.
Lehenengo sortu, eta gero egin. Lehengai bat egon beharra dago. Edonork ezin du kantari izan.
Batez ere, lagun taldearen falta sumatzen dut, eta horko gastronomia ere bai. Baita palan jokatzea ere. Madrilen ez daude horrenbeste frontoi, eta jokatzeko jenderik ere ez dut aurkitzen. Dena dela, musikari naizen aldetik, badakit nire etorkizuna hemen dagoela. Euskaldun sentitzen naiz, eta pozik nago horretaz, baina munduko hiritarra ere banaiz.
Ez. Nire lagun onenetakoa da, eta ahizpatik gehiago du niretako nire lagunetik baino.
Bai, duela urte asko izan zen, eta asko gustatu zitzaion.
Elkarrizketatzailea: Maider Osa
Erantzun
Sartu