Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kultura jarduerak Euskara Elkarteetan

Jon Abril - Beratik
2002-01-31 12:01

Ezertan hasi aurretik errealitatea hartu behar da aintzat. Baliabide tekniko, material eta ekonomikoak. Hizkuntza gure helburuak lortzeko tresna izango da, ezaugarri ezinbestekoa ekintza edozein delarik ere.

Kulturak baditu hainbat kontzeptzio, hiru bereiztu ditut nik txostenean, baina guztia, laburtuz, kultura egin behar dugula esateko: batetik, sormen kultura; bestetik, kontsumo kultura. Garrantzitsua lehenengoa eta kontsumo kultura, aldiz, elkarteek gehienetan egin eta bultzatzen dutena.

Kultura ekitaldietan egitamuak eskatzen duten esfortzua zenbatekoa izanen den neurtu ostean egin behar da aurrera. Helburuak fruitua eman dezaten helburuak argi eta garbi azalduz.

Kultura ekitaldiak planifikatu beharraz ere jardun nuen Gernikan, eta txostenean, horren haritik, aholku batzuk ere ematen ditut.

Topagunearen Euskara Elkarteen Kudeaketaren inguruko Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago: deialdia, programa, eta bertan tratatutakoak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu