Estatu Batuetan sortu zen 1974an, baina poliki-poliki zabalduz joan da munduan zehar. ESOP (Langileek Akzioetan Parte Hartzeko Plana) aztergai izango da egun hauetan Mondragon Unibertsitatean. AEBko eta Euskadiko hainbat adituk aztertuko dute urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean formula hori egokitzerik ba ote dagoen Euskadira.
Praktikerrek, MUNIren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertegiak Erakundeak Eraldatzeko Ikertegia, orain dela gutxi izan zuen Estatu Batuetan ezarritako figura juridiko baten berri: ESOP (Employee Stock Ownership Plan edo Langileek Akzioetan Parte Hartzeko Plana). Euskal Herrirako ere interesgarria izan zitekeela iritzirik, jardunaldi batzuk antolatu ditu Eskoriatzan, jakiteko zer aukera dauden lege aldetik egokitu eta aplikatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.
ESOPen ezaugarriak
Labur esanda, hauek izan daitezke ESOP figuraren punturik esanguratsuenak:
Historia
ESOP Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 1974an eta legeria federal bidez ezarri zen. Asmatzaileak hauek izan ziren: Russel Long, senatari demokrata, eta Louis Kelso bere lankidea, abokatua eta inbertsio-bankaria. Laurogeiko hamarkadan zehar, Long senatariak hainbat zuzenketa egin zuen eta legeria hainbat aldiz eguneratu. Horretarako laguntzaile bat izan zuen: Jeff Gates jauna, Senatuko Finantza Batzordeko zuzenbide-aholkularia bera, eta jardunaldi hauetan partaide izango dena.
Gaur egun denetik dago ESOP figura aplikatu duten enpresen artean. Batzuek akzioen ehuneko txikia utzi dute langileen esku, enpresaren gaineko kontrol gutxi utzi diete edo ezer ez, eta ez dituzte aldatu haien egiturak edo erabakiak hartzeko moduak. Beste enpresa asko, berriz, munduko enpresa-erakunde demokratiko eta aurrerakoienen artean daude. Horien artean 2.000 bat ESOP gehiengodun, alegia, ESOPen bidez langileak enpresa horietako akzioen %50 baino gehiagoren jabe egin dira.
Hainbat enpresa esanguratsu
Poliki-poliki, eta AEBko legeriaren zirrikituak aprobetxaturik, izugarri zabaldu da ESOP formula Estatu Batuetan. Gaur egun, 10 bat milioi langile akziodun ari dira lanean ESOP enpresetan, hau da, lanean ari den biztanleriaren %9. Guztira 9.500 ESOP-enpresa baino gehiago dihardute lanean formula horrekin. Hauek dira aipagarrienak:
Eta Euskal Herrian, zer?
Euskal Herrian badira beste eredu batzuk ekonomia sozialean, kooperatibak eta sozietate anonimo laboralak. Gaur egun ez bata eta ez bestea iristen ez diren esparruetara irits daiteke ESOP bezalako formula bat, malguagoa delako akaso.
Bada beste interesgune bat, gainera. Euskal Herriko kooperatiba askok enpresak sortu edo erosi dituzte atzerrian (Frantzian, Polonian, Argentinan ). Kasu horietan guztietan ez da posible izango enpresa horiek kooperatiba bihurtzea. Halako kasuetan ESOP izan daiteke alternatiba interesgarria.
Izango dute, bai, zer azterturik eta zer alderaturik Eskoriatzako Humanitate Fakultatean bildu diren adituek.
Erantzun
Sartu