Teknologia albisteak

Zer dira eta zertan dira Kataluniako Biblioteka Nazionala eta Euskal Biblioteka Nazionala

Erabiltzailearen aurpegia
Pruden Gartzia - Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia
2002-01-15 : 14:01

Zertan da Kataluniako Biblioteka Nazionala? Lanean aurrera. Eta zer da? Definizio argi-argiak ere ematen dituzte. Zertan da Euskal Biblioteka Nazionala? Lau txoro erradikalen matraka dirudi. Eta zer izan behar litzateke? Hori argitzeko akaso balio digu British Library serioak euskal fondoei buruz ematen duen ikuspegi eta definizioa... Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko Pruden Gartziak kontu hauek azaltzen ditu lerro interesgarri batzuetan.

Katalunian aurrera doaz. La Vanguardia egunkarian irakurri daitekeenez, Biblioteca de Catalunyako zuzendaria den Vinyet Panyellak eta Generalitat-eko Patrimoni Cultural-eko zuzendariak aurkeztu berri dute Kataluniako Katalogo Kolektiboa 4_catale/set4_1.htm (Cataleg Col-lectiu de Catalunya). Eta zer den katalogo kolektibo hori? Hitza emango diegu:

"Aquí (Katalunian) coexisten varios subsistemas muy potentes--las bibliotecas de la Generalitat, las universitarias, las de la Diputación de Barcelona--y era necesario hacerlos compatibles. Por eso se ha optado por crear una aplicación que permite buscar en todos los catálogos en lugar de un catálogo físico. ASI, CADA RED PODRA SEGUIR MANTENIENDO SU POLITICA CATALOGRAFICA Y LA GESTION DE LA INFORMACION QUE CREA MAS PERTINENTE (letra larria neuk jarria da) (Vinyet Panyella)(2001-12-30, La Vanguardia)"

Zer? Bada, betikoa, Katalunian posible dena hemen lau txoro erradikalen matraka baino ez dela, probintzia hauetako bonpensanteen argitan.

Bururatzen zaizkidan komentario guztietatik, ohartxo hau baino ez: oraindik ere aterako da norbait esanaz: bada, horixe, neuk esaten nuena, katalogo fisiko bat baino katalogo (biblioteka) birtual bat da behar duguna. Eta pozik geratuko da. Ez da konturatuko, agian, Bi pertsona izan zirela goian aipatu dugun katalogo kolektiboaren aurkezpenean: Generalitateko ordezkaria (Ondare Zuzendaria) eta Biblioteca de Catalunyako zuzendaria . Eta zer da Biblioteca de Catalunya? Hara, definizioa kopiatuko dizuet:

"La Biblioteca de Catalunya (BC), fundada el 1907, és la biblioteca nacional de Catalunya. La BC constitueix una peça fonamental del mapa cultural del país i és una institució nacional al servei del patrimoni, la recerca i la cooperació. La seva missió s’articula en tres eixos bàsics, regulats per la Llei del sistema bibliotecari de Catalunya (4/1993)"

Definizioa hemendik hartua dago.

Euskal Biblioteka Nazionala behar dugu, izen horrekin edo beste batekin. Biblioteka fisikoa. Eta ondoren etorriko dira behar besteko zerbitzu birtualak.

Eta zer da EUSKAL Biblioteka Nazionala?

Euskal Biblioteka Nazionalari buruz galdetzen diren gauzen artean, topikoenetako bat hauxe izaten da: Zer da euskal? Baina ez nabil zehatz, galdera gaztelaniaz egiten baita gehienetan: qué es vasco? Tira, ez da nire helburua, orain eta hemen, bi lerrotan, vasco zer den, osoki, unibertsalki eta behin betiko definitzea... Gauza asko ulertzen dugu, eta desberdinak, vasco adjektiboa izen bati eranstean... Baina, bibliotekonomiaren esparruan gabiltzanez gero, ikus dezagun zer ulertzen duten hemendik kanpo, adibidez, Londresko Biblioteka Britanikoan:

"Antes de iniciar el tema que me ocupa quisiera aclarar lo que quiero decir por fondos vascos. Por esta frase entiendo materiales en euskera, impresos o manuscritos, y también libros y manuscritos que tratan de esta lengua y de las siete provincias que componen Euskal Herria." (Geoffrey West, British Library, Hispanic atala )

Geoffrey West orain dela hilabete bat izan zen Gasteizen, hitzaldi bat ematen Filologia eta Historia Fakultatean ("Los fondos vascos de la British Library: la historia de unas procedencias (indagaciones sobre su procedencia"). Aipua hitzaldi horretako hasieran aurkitzen da (berak eman zidan testua; argitaragabea da).

Tira. Garbi dago zentzuzkoa dirudiela Euskal Bibloteka Nazionala antolatzeko British Library-ren irizpidea segitzea, funtsen definizioari dagokionez, bederen. Eta garbi dago ere horrek ez duela batere zerikusirik arazo politikoekin (ez dut uste British Library-k irizpide politikorik erabili duenik). Beraz, Londresen problematikoa ez dena, zergatik hemen bai?

Pruden Gartzia, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegikoa

Oharra: Jakina, Euskal Biblioteka Nazionalaren funtsek hori eta askoz ere gehiago ere hartu behar dute beren baitan.

Erantzun

Sartu