Literatur Emailuak, interneteko albistegi berria
Susa argitaletxea aitzindaria izan da interneten. Web gune txukuna edukitzeaz gain, liburuetako testuak eskaintzen ditu. Literatur kritiken hemeroteka dauka. Idazleen ahotsarekin grabatutako poemak, liburu agortuak osorik on_line eta berriki denda ere zabaldu du. Literatur Emailuak izeneko albistegiak, literaturaren inguruko berriak eskainiko ditu nagusiki. Eta ez soilik Susa argitaletxearen inguruan sortutakoak. Gaur bertan, internet bidez zabaldu den albistegian Efemerideen saila, agenda, audioa, literatur aldizkarien gordailua eta denda agertzen dira besteak beste. Literatur munduak zelan erantzuten duen ikusi beharko da orain. Horren esperoan geratuko gara. Bitartean, irakurleek goza dezatela, nola interneten bezala betiko liburuekin ere. Literatura gozatzeko da eta.
Erantzunak kargatzen...