Euskarak gabezi handi bat du Osasun arloetako zerbitzuetan, nahiz eta sendagile, erizain, psikologo, eta osasun langile euskaldun ugari daude ez dago modu eraginkorrik, gaixo eta osasun langileen arteko harremanean euskaraz egiteko. Gabezi hau konpontzeko legoke SENDATU ekimena.
SENDATU
SARRERA
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) 1989 urtean sortu zan sendagile batzuk bultzaturik osasun arloa euskalduntzeko asmoarekin. Batzar ugariren ondoren, martxan jarri zan urtero Osasun Jardunaldiak antolatzeko erabakia, honela 1991ko apirilian ospatu zan Minbiziaren gai orokorraren inguruan lehenengo Jardunaldiak Donostiako Arantzazuko Ama ospitalean. Ordutik hona Hego Euskal Herriko lau herrialdetan jarraitu dira jardunaldiak antolatzen gai ezberdinen inguruan: gaixotasun infekziosoak, Zaharren Patologiak, Lehen mailako asistentzia, Larrialdiak, Gaixotasun Kronikoak, Aurrerapen Terapeutikoak eta azkenik aurten Bilbon Neurozientziari buruzko jardunaldiak. Dagoeneko datorren urterako antolatzen hasiak dira Genetikari buruz jardunaldiak Donostian.
Beraz OEE jaio zanetik Osasun Jardunaldiak antolatzea izan da bere zeregin nagusiena eta arrakastatsuena, baina hauez aparte beste eginkizun batzuk ere egin dira: liburu bi argitaratzea: Anatomiako eta Jardunaldietako hiztegiak, saio klinikoak, UEUko osasun sailerako laguntzak eman, Interneten euskarazko bigarren banaketa zerrenda sortu, etab. Urte guzti hauetan OEEk lortu du Osasun munduko euskalzaleen erreferentzia eta bilgune bat izatea, baina hala ere gizartean ez du oraindik eragin handirik lortu. Azken puntu hau OEEkide batzuei kezkatzen gaitu eta beste ekimenen bat bultzatzea beharrezkoa iruditzen zaigu hutsgune hori betetzeko. Gabezi honetatik sortzen da SENDATU asmoa.
SENDATU
Honela izendatu diot Euskaldunon Osasun Zerbitzuari, beraz bere helburu nagusiena hau da: euskaldun gaixo-bezero eta osasun profesionalen harteko harremana lortzeko tresna bat. Azkenengo helmuga bezela mutua euskalduna izango balitz ere, oraindik asmo urrun moduan geldituko da, oraingo baliabideak eta aukerak oso urriak direlako, baina bere helburua lortzeko hasierazko ekimen xume eta eraginkor batekin hastea posiblea dela iruditzen zait.
Berezeregina hau izango litzateke: euskaldunon (gaixo eta sendagile) harteko harremana lortzeko, telefono zenbaki doan bat eta Osasun Profesional euskaldunen data basearekin (jadanik gure elkarteak 1700 data ditu bere zerrendan) zerbitzu hau Euskal Herriko euskaldun guztiei zabaltzea. Osasun Profesionalen barruan era desberdinetako langileak sartzen ditut: medikuak, erizainak, dentistak, psikologoak, etab. Orain aztertuko ditut beharko litzatekeen baliabideak, diru arazoak eta martxan jartzeko aukerak:
Baliabideak
Proiektu hau martxan beharko litzatekeen baliabideak hurregoak izango ziran:
1 - telefono zenbaki doan bat, linea 900 deitzen direnak.
2 - Osasun arloko profesional ezberdinetako data base bat. Hasteko badugu OEEren data basea (1700 datuekin), baina horreri gehitu beharko litzateke Euskaldunon Egunkariak argitaratuko Osasun eta Komertzial gidako datuak eta Psikologo euskaldunen data basea (egiten ari da).
3- Telefonoa hartzeko idazkari bat.
4- Euskaldun guztei telefono eta zerbitzuaren berri emateko propaganda.
Presupuestoa
Baliabideak kontutan hartuta, hau izango litzateke hasierazko gastoak:
1- telefono doan baten kostua:
a) telefono zenbakia lortzeko: 28.000 pta
b) hileroko kuota: 7.000 pta
c) hileroko gastuak: deien arabera, dei guztiak hileroko kuotari gehituko zaizkio. Gitxi gora behera (arraskataren arabera): 20.000 pta hilero.
2- Data basea osotzeko informatikari batek data basea modu eroso batetan jarri beharko zuen, erabilpena erreza izan dadin. OEE data basea DSM 3an eta Claris programatan daude, dena den nahiz eta doan izateko aukera dugun badaezpada, 50.000 pta kostua jarriko dut.
3- Idazkariaren soldata. Nire ustez hasieran ezin da lan osoko ordainketa bat egin, eta horregaitik errezago iruditzen zait enpresa euskaldun batetan lanean dagoen bateri gainsoldata baten moduan jartzea, demagun 40.000 pta hilero.
4- Propaganda, zifra bat jartzearren 500.000 pta jarriko dut, baina atal honetan Euskaldungintzan ari diren beste erakundeen laguntza beharrezko izango litzateke: Euskara Unibertsoa, Euskaldunon Egunkaria, AEK, Ikastolak, etab.
GUZTIRA (urte baterako): 1.382.000 pta.
1) telefonoa: 352.000 pta
2) data basea: 50.000 pta
3) idazkaria: 480.000 pta
4) propaganda: 500.000 pta
Diru sarrerak Ekimen berri hau hasteko, nire ustetan OEEk hartu beharko zuen gastuen zatirik handiena, beste elkarte edo erakunderik parte hartzen ez duten bitartean. Gainera gastuak murriztu daitezke (edo gehitu) beharren arabera. Dena den proiektu hau ez luke OEEri lotuta egon beharko, zeren egokia izango balitz data basean mantentzeko edo apuntatzeko, harpidetza bat jarri beharko litzateke bertan jarraitzeko, adibidez
2.000 ptako kuotarekin---- 700 harpide beharko ziran
3.000 ptako kuotarekin--- 490 harpide beharko ziran
Honez gainera diru laguntzen bidea ere geldituko litzateke: Eusko Jaurlaritza, Nafarroko gobernua, Europear batasuna, etxe farmazeutikoak,.... Dena den asmo berri eta arriskutsua denez, azken laguntza mota hau bigarren mailan jarriko nuke.
Aukerak
Lehen aipatu dudanez, nire ustez OEEk eraman beharko luke ekimen honen zamarik eta ardurarik handiena baina beste elkarte batzuen laguntzarekin:
- EUSKALDUNON EGUNKARIA, bera izan baita azken urte bietan Osasun Gida martxan jarri duena eta nahiko arrakastarekin. Gainera OEEk ez dituen baliabideak ditu eta asmo berriak ere bai, adibidez Andoainen martxan jarriko duen Martin Ugalde kultur parkea.
- Euskara Unibertsotik irten den KONTSEILU OROKORRA, bertan biltzen direlako euskalgintzan dauden elkarte eraginkorrenak, eta lehen aipatu dudan moduan hoiek biltzen dituen 100.000 lagunek izango ziren SENDATUren hazierazko bezero potentzialak.
- Beste komunikabide euskaldunak: EITB, ARGIA, Herrietako Aldizkariak, Irratiak, herri telebistak, ...
Hasteko den ekimen honek oraindik asmo hutsa dena, oraindik iritzi eta batzar ugari beharko ditu burutu dadin. Eskertuko nizuke hau irakurri ondoren zure benetako iritzia jazotzea aurrera joan aurretik.
Erantzun
Sartu