Harry Potter-ek katalanez hitz egingo du Kataluniako zinetokietan
2001-11-22 11:11
AOL-Time-Warner enpresaren egoitza nagusian oraintxe izan bide dute antolatu den istiluaren berri, Kataluniatik bidalitako 10.000 mezu elektroniko jaso eta gero, multinazionalaren jarrera gaitzesten zutenak. Arazoa aztertu, korapiloa Madrilen zegoela ikusi, korapiloa askatu eta ohar bat kaleratu dute “barkamena eskatzen, gaizkiulertuagatik”. Harry Potter-ek, hortaz, katalanez hitz egingo du lehen film honetan. Baina baita datozen urteotan sailari jarraituz egingo diren filmetan ere, amerikarrek horretarako konpromisoa hartu dute eta.
Warner Espainiako burua ipurdia bistan geratu da, agerian utzi baita bera zela, eta ez amerikarrek, nahi ez zuena filma katalanera itzultzerik. Nazioarterako bide guztiak Madrilen galbahetik pasatu behar direnean horixe gertatzen da maiz, zoritxarrez.
Erantzunak kargatzen...