Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailak "Software Libreari Buruzko I. Euskal Mintegia" antolatu du. Honen bidez mintegiaren berri eman eta ekintza honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du. Mintegia azaroaren 24ean goizez izango da Eibarko Markeskoa jauregian. Izena ematea doan da, eta web bidez ere egin daiteke (baina plazak mugatuak daude), eta azaroaren 21a baino lehen egin behar duzu. Mintegiaren orria sarean hemen
Hala azaltzen du mintegiaren nondik-norakoa UEU-k:
Jakingo duzunez, Sail horretan antolatu izan dira Informatikari Euskaldunen Bilkurak 1996.an, 1998.an eta aurten. Hiru kasuetan emaitzak arrakastatsuak izan ziren, 120 eta 160 pertsona arteko kopuruak bildu genituen informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Edizio haietako gai nagusiak hauek izan ziren: Euskarazko softwarea (1996), Euskara eta Internet (1998) eta Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan (2001). Bertan sortutako eztabaida eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan dira geroago arlo horietan gertatu den garapenean. Xehetasun gehiago aurki daiteke bilkura hauei buruz honako web orrian.
Oraingo honetan beste formula arin bat probatu nahi dugu gai konkretuago baten inguruan eta partaide gutxiagorekin (60 partaide inguru). Software libreari buruzko gogoeta egingo da bertan. Zeintzuk dira beraien motak eta ezaugarriak? Dirua irabaztea posible al da software librea ekoiztuz? Zer erabilpen ematen zaio irakaskuntzan eta enpresa munduan? Zeintzuk dira euskaldunon eta euskarazko proiektuak gai honetan? Lerro honetan izan diren esperientziak azaltzea eta eztabaidatzea nahiko genuke.
Gaia jorratzeko, honako saio hauek antolatuko dira goiz osoko ekitaldi honetan:
Bilkura honen helburua anitza da, baina, batik bat, software librean interesa dugun euskaldunok -softwaregile, teknikari, irakasle, unibertsitario, erabiltzaile, eta abar- biltzea du xede nagusi.
Esan beharra dago software libreko mintegiaren filosofietako bat honakoa dela: partaideek matrikularik ez ordaintzea. Beraz gastu guztiak babesleen eskutik ordaindu beharko genituzke Mintegi honetan.
Erantzun
Sartu