Azaroaren 28tik 39era ospatuko da Miramar Jauregian, Donostian, Eusko Ikaskuntzaren Euskal Ikasketen XV. Biltzarra. Kongresuaren gaia, Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak.
Egitarau osoa hementxe. Bost sailetan dago antolatua biltzarra:
Honela aurkezten du Eusko Ikaskuntzak biltzar hau
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen Euskal Kultura babesteko eta garatzeko; xede horretan, bere historia luzean, unean uneko egoera politiko eta sozialak ezinbestean baldintzaturik ere, funtzio nabarmena bete egin du garrantzia eta era askotako ekitaldi, topaketa, ikerketa, azterlan eta argitalpenen bitartez.
Dinamika horretan, Eusko Ikaskuntzei buruz eginiko hamalau Kongresuak gertakari bereziak izan dira haietako bakoitzean ukituriko gaien egoera egiaztatzearren eta, sorrerako xedea betetzeari dagokionez, Eusko Ikaskuntzaren beraren mementoa aztertzearren.
Ildo horretatik, Eusko Ikaskuntza mila urteko berrian sartzerarekin batera beste Kongresu bat, hamabosgarrena hain zuzen, egiteko prestatzen ari da. Kongresu honek azkenekoek baino izaera orokorrago izan nahi du eta, bizi garen gizarte, erakunde, teknologia eta politika koordenatu berrien barrenean, Euskal Herriko Arte, Kultura eta Zientziaren egungo egoeraz gogoeta egiteko aukera paregabea eskainiko digu.
Gure ingurunearen eta gizartearen kokaera ulertzen ahalbidetzen duten faktore gailenen artean, zeintzuek Kongresu horretan ukitzekoak diren gai bakoitza garatzerakoan, besteak beste, marko gisa balioko duten, besteak beste, ondoko hauek aurki ditzakegu: globalizazioarekin zerikusia dutenak, mundu mailako eskalan errealitate hori ekonomia aldetik atzeraezin eta gizarte alderditik giza balioetan eskas azaltzen zaizkigunak; maila orokorrean eta tokiko mailan agertzen ari den gizarte zibilaren eginkizuna, gaur arte ezezagunak ziren agerpenak dituena, eta Euskal Herrian sakon ezarririk dagoena, askotan aitortzen ez bada ere; 1918koaz oso bestelakoa den Europa baten existentzia, Historian lehenengo aldiz horretan sartzen garelarik; teknologia berrien, informazioaren eta ezagutzaren gizarteak egun ezagutzen duen berebiziko garapena.
Izan ere testuinguru hori da arakatu nahi duguna, gure errealitatea baldintzatzen duen heinean, hura abiapuntu harturik, Euskal Herriko Kultura, Arte eta Zientziaren egoeraren diagnostikoa egiteko, teknologia berriek beren garapen eta hedapenean eskaintzen dutenari arreta berezia eskainiz.
Orain aurkezten ari garen hurrengo Kongresu honetan ukitu beharreko gaien zabala dela eta, sei sail desberdinetan egituratzeko premia nabarmendu da. Sei sailok, datak direla eta, paraleloan eta aldi berean egitekoak dira. Haietako hiruk, gure inguruneko aldakuntzak eta barne eraginaren azterketa izango dute helburu, eta gainerako hirurek, lehen aipaturiko historia, erakunde, teknologia eta gizarte esparruetako gai bereziak.
Gaien araberako banaketa horren bidez, hala kanpoko gertakari nabarmenen nola Euskal Herriko Kultura, Arte eta Zientziaren egoeraren diagnostiko eguneratua lortu nahi dugu, bai eta mundo mailako hedapenari begira, teknologia berriek eskaintzen dituzten posibilitateak arakatu ere.
Erantzun
Sartu