Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) euskararen aldeko taldea
Udalaren eta bion arteko harreman osoa euskaraz izatea nahi dugu!
Kiroldegian, zahar etxean, eguneko zentroan,... EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
Zarauzko Udalak euskaraz bizitzeko bidean pausu garrantzitsuak eman ditu aurten. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartu, eta otsailaren 27an hizkuntza irizpideak berritu zituen. Irizpideetan euskarari lehentasuna ematen dio udalak, euskararen normalizaziorako beharrezkoa dena. Gainera, udaleko alderdi guztiek, PPk izan ezik, bat egin zuten irizpide hauen onarpenean.
Zarauzko Aek eta EHEk antolatuta, irailaren 7an Euskaraz Bizi Eguna 2013 ospatu genueneko laburpen bideoa duzue ikusgai. Egun osoko egitaraua izan genuen: goizean goizetik hasita herri lasterketa, bazkaria, kalejira eta ondorengo txosnetako kontzertuekin amaitzeko. Egun paregabea izan zen Zarauzko euskaltzaleontzat eta, hau gogorazteko eginiko bideoa da.
Euskarak arlo askotan jaso ditu azken aldian erasoak. Gure inguruan azkena, Zarauzko Udalak, hizkuntz irizpide berriengatik Urkijo Espainiako delegatuaren bidez jasotako helegitea izan da. Ez da lehen udala izan eta arazoa beraz ez da gure herrira mugatzen, arazoa nazionala da. Eraso zaparrada hau dela eta, atxikimendu eta konpromiso kanpaina bat abian jartzea erabaki dugu.