Zarauzko Udalak euskaraz bizitzeko bidean pausu garrantzitsuak eman ditu aurten. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartu, eta otsailaren 27an hizkuntza irizpideak berritu zituen. Irizpideetan euskarari lehentasuna ematen dio udalak, euskararen normalizaziorako beharrezkoa dena. Gainera, udaleko alderdi guztiek, PPk izan ezik, bat egin zuten irizpide hauen onarpenean.
Orain, Espainiako abokatuak auzitara eraman du Zarauzko Udala, herritarrekiko tratua nahiz kontratazio publikoak euskaraz egiteak legea urratzen duela argudiatuta. Gure nahiak guztiz zilegiak dira, munduko beste edozein herritar bezala bizi nahi baitugu, gure hizkuntzan. Bada garaia euskarak merezi duen estatusa izan dezan.
Bada garaia gure hizkuntzan lasaitasun osoz bizi gaitezen. Zarauzko Udalak eta beste 35 udalerrik hori ahalbidetzeko pausuak eman, eta oztopoak datoz orain. Beraz, erasoaren dimentsioa oso handia da.
Honen aurrean, ekimen eraikitzaile eta parte hartzailea egin nahi dugu, hizkuntza irizpideak ezarri dituzten udalei gure babes osoa erakusteko eta era berean, Urkijo eta Espainiako abokatuen jarrera zapaltzailea salatzeko.
Azaroaren 3an, Zarauzko Munoa Plazan elkartuko gara
11:00etan eta mosaikoerraldoi bat osatuko dugu. Ondoren, kalejiran joango gara udaletxe aurrera, eta bertan, hamaiketako ederra egingo dugu.
Guk euskaraz bizitzen segitzeko eta euskal herri euskaldunaren alde borrokatzeko konpromisoa berresten dugu.
Zuek ere batu zaitezte! Guztion artean lortuko dugu euskal herri euskalduna!
ETXETIK UDALERA, EUSKARAZ AURRERA!
Erantzun
Sartu