Teknologia albisteak
4

Hizkuntzalaritzaren 1. arautzat jo ohi da zeinu linguistikoaren arbitrariotasuna: hau da, ahoskaturi...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-19 : 00:04

Hizkuntzalaritzaren 1. arautzat jo ohi da zeinu linguistikoaren arbitrariotasuna: hau da, ahoskaturiko soinuaren eta haren esanahiaren arteko lotura ausazkoa dela, hizkuntza bakoitzak bere erara egina, eta, beraz, ez dagoelako ezer "mahai" hitzean (ez "table" ez "mesa" soinu-segidan) lau hanka eta gaineko oholarekin lotzen denik ezinbestean; hala ere, aldiro agertzen da buruargiren bat, kontrakoa esatera datorrena; horrek ez nau gehiegi harritzen; baina duda egiten dut prentsa serioak tokirik eskaini behar ote liekeen halako xelebrekeriei http://ttiki.com/62806

Erantzunak

2014-03-19 : 00:29

Hara! Beti berdin: "...liburua gaztelaniaz idatzita badago ere..." :-/

2014-03-19 : 00:42

Astarloaren itzala oso luzea da, haren alde txarrenaren itzala behintzat...

2014-03-19 : 14:14

Zalantzagarria baino kezkagarria da neo-astarloatarrei eta bestelako buruargie auspoa ematea

2014-03-19 : 17:38

Adibidez OihanE bezalakoak? (about Astoa´s), uste dut Kintana eta beste norbaiten lukubrazioa izan zela, espainiako genero bereziketarekin bat egiteko...

Erantzun

Sartu