Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen IV. Azoka egin da ekainaren 3an, larunbatez. Inoiz baino handiagoa izan da metro, saltzaile eta bisitari kopuruari dagokionean. Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu da euskararen festa. Aurten, gainera, estreinakoz, zuzeneko musikaz gozatzeko parada izan da, baita Ziburuko ikasle gazteen lanen erakusketa bisitatzeko aukera ere. http://www.argia.eus
Erantzun
Sartu