Teknologia albisteak

Gazteluaren aztarnak aurkitu dituzte Gazteluaitzen

Goiena Komunikazio Taldea
2023-03-30 : 12:00

Martxoko bigarren asteburuan Aranzadi Zientzia Elkarteak Gazteluaitzen egindako indusketetan ondorioztatu dute, baietz, gaztelua egon zela garai baten Gazteluaitzen. Hipotesien arabera, Goi Erdi Aroan -X. edo XI. mendean- egon zen gaintxoan eta aurkitutako aztarnen arabera, ez zen oso handia izango. Gazteluaitzen hiru tokitan egin dituzte asteburuan indusketa arkeologikoak eta ondorio argia atera dute: Gaztelua egon zen Gazteluaitzen.

Erantzun

Sartu