Sindikatuko ehundaka delegatuekin izan gara hilabete honetan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgildu garen honetan, eta Ipar Euskal Herrian ekimen ibiltari bat gauzatu dugu, langileen kezkak bertatik bertara ezagutzeko. Bada, Iruñean antolatu dugu hiriburuetan egindako lau ekitaldietatik azkena, Labrit pilotalekuan, eta, bertan, borrokak merezi duela nabarmendu dugu berriro ere.
Erantzun
Sartu