Donostian Sare Herritarrak egindako mobilizazioarekin garai bateko espetxe politikari amaiera eman nahi izan zaio. Sakabanaketa politika atzean utzi eta garai berri bati ateak irekitzeko unea dela aldarrikatu dute milaka lagunek. Jai giroan eta erronka berriei eusteko animoarekin, Donostian bildutakoek euskal presoen etxeratzeko prozesuari bultzada berri bat emateko borondatea eta konpromezua berretsi dute.
Erantzun
Sartu