Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Mutrikuko Arrietakua jauregiak,ateak zabalduko ditu, euskal itsas ondarearen zirkuitu turistikoan sartzeko

Mutrikuko Udala
2018-03-03 : 13:50

Mutrikuko Arrietakua jauregiak, XVIII. mendekoak, ateak zabaldu ditu, euskal itsas ondarearen zirkuitu turistikoan sartzeko. Mutrikuko Udalak eta Aldundiak hitzarmena sinatu dute Enrique Areilza Churrucarekin, Mutrikuko kondea, jauregia jendaurrera zabaldu eta bisita gidatu turistiko nahiz hezitzaileak egiteko, Mutrikuko Udalak kudeatuta, jabeak ezarritako irizpideei jarraituz.

Duela 5.200 urteko tatuajeak aurkitu dituzte momia egipziar batzuetan

Sustatu
2018-03-02 : 11:45

Teknikak hobetu ahala, gero eta garbiago ari da geratzen tatuajeak erabat ohiko zirela duela milaka urteko kultura gehienetan. Esate baterako, ikerlari talde batek argitaratu duenez, orain dela 5.200 urteko tatuajeak aurkitu dituzte momia egipziar batzuetan. Egiptoko eta Afrikako zaharrenak lirateke (ezagutzen ziren zaharrenak baino 1.000 urte lehenagokoak), eta Ötzi gizakiaren garaikideak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››