Hezkuntzan Librezale taldeak agerraldia egin du aste honetan Eusko Legebiltzarrean, EAEko irakaskuntzan software libreko tresnen erabilpena aldarrikatzeko, eta hornitzaile handien dependentziaren arriskuez ohartarazteko. Hezkuntza batzordeko partaideek, oro har, ontzat hartu zituzten Librezaleko ordezkariaren ekarpenak, baina nolabaiteko sorpresa eta arbuioa eragin du talde nagusiko, EAJ-ko ordezkariak, azaldu zuen jarrera: Software librea ez dela segurua, eta ez dagoela fidatzerik. Blausta, bota egin behar da hori 2021. urtean Eusko Legebiltzarrean.
Legebiltzarraren webguneko orri honetan agertzen da agerpenaren transkripzioa (parte-hartze guztien hitzekin, han aurkituko duzuen PDFan), eta bakoitzaren hitzaldiko bideo pasarteak.
Diana Franco Hezkuntzan Librezale taldekoak, zenbait puntu azpimarratu zituen bere agerpenean. Bideoa eta erabili zuen aurkezpena partekatu du bere elkarteak. Agerpenetik, puntu hauek laburtu ditugu guk:
Eta ondoren, zenbait lagunen erreakzioa eragin zuen interbentzioa, EAJ-ko Aitor Urrutiarena.
"Hemen, azkenean segurtasun kontuak dira funtsezkoak gaur egun software librearen hautu hori ez egiteko edo."
Hemen bideoa, Jokin Lacalle @Jolaus irakaslearen txio batean. 20 urte baino gehiago teknologia libreak, euskara eta heziketa prozesua uztartzen, hori Lacalleren esperientzia.
Harropuzkeria, erasotua sentitzearekin eta ezjakintasunarekin elkartzen direnean, ezin da gauza onik espero. Tristea eta pobrea, oso pobrea, Aitor Urrutiak Diana Francori emandako erantzuna: https://t.co/JHWGEHsKjb pic.twitter.com/Trd4stIb79
— jolaus (@jolaus) February 9, 2021
Guztiarekin, Urrutiak gehitu zuen Jaurlaritza eta Hezkuntza Saila irekita dagoela eragile guztiekin hitz egitera eta hausnartzera.
Hezkuntzan Librezale 2019an eman zen ezagutzera, agiri batekin. Ilustraziorako, talde honek prestatutako kartel bat jarri dugu: ikasgelan erabil daitezkeen alternatiba euskaratu eta libreak.
Erantzun
Sartu