Teknologia albisteak

nereazubiete

Erabiltzailearen jarduna

Udal Komunikazioaren Diagnostiko laburra abian

2014-03-18 : 07:29

Gizarteak bultzatuta Udal Komunikazioa ere aldatzen ari da. Udalak herritarren zerbitzura daude eta hauek gero eta gehiago esijitzen dute, gero eta hobeto ezagutzen eta erabiltzen dituzte teknologia berriak eta gero eta zuhurrago begiratzen dute euren diruarekin zer zerbitzu ematen den.

Debagoieneko Ospitaleak ehun bat Urologia aditu hartuko ditu Zuzeneko Kirurgien XVIII Jardunaldietan

2013-05-31 : 13:30

Estatu osoko urologoak elkartuko dira gaur, maiatzak 31, Arrasaten dagoen Debagoieneko Ospitalean, Urologiako Euskadiko Elkartearen Zuzeneko Kirurgien XVIII Jardunaldietan. Ospitale berriko bi kirofano jardungo dute lanean goiz osoan zehar 5 kirurgia eginez. Ebakuntza horiek streamingen bitartez ikusi ahal izango dituzte, zuzen zuzenean, aretoan elkartutako espezialistek. Kirurgiak egiteko doktoreak Javier Ansa (Donostia Unibertsitate Ospitalea), Ander Astobieta (Zorrozaurre IMQ Klinika), Alejandro Sousa (Lugoko Hospital Comarcal Monforte), José Luis Gutiérrez (Santanderreko Hospital Universitario Marqués de Valdecilla) y Fernado García Montes (Ibizako Hospital Can Misses) izango dira.