Gizarteak bultzatuta Udal Komunikazioa ere aldatzen ari da. Udalak herritarren zerbitzura daude eta hauek gero eta gehiago esijitzen dute, gero eta hobeto ezagutzen eta erabiltzen dituzte teknologia berriak eta gero eta zuhurrago begiratzen dute euren diruarekin zer zerbitzu ematen den.
Verbax Komunikazioak abian jarri du Diagnostiko labur bat udal komunikazioaren egoera zein den jakiteko: udalek herritarrekin duten harremana eta informazioaren transmisioa, komunikabideekin dutena, barruko antolamenduan komunikazioak duen garrantzia... Euskal Autonomia Erkidegoko 82 udaletara (4.000 biztanletik gorakoetara) bidali du diagnostikoan parte hartzeko gonbidapena. Batzuk hasi dira dagoeneko parte hartzen.
Udalen egokitzapenak alde batetik barruko antolamenduaren efizientzia eta efikazia eskatzen du. Bestalde, herritarrekin izan beharreko harremanetan aldaketak etengabe ematen dira zerbitzuak eskaintzeko eragatik eta horien inguruko informazioa ematen den era eta baliabideengatik eta informazio horren duen zabalkundeagatik.
Aldaketak datoz, baita ere, egunero herritarrek eurek gaur egun aukera handiagoa dutelako udalen eta horien zerbitzuen gaineko iritzia emateko eta irudia aldatzeko. Ezin ahaztu udaleko hainbat erabakitan parte hartzeko aukera ere zabalagoa dela eta udalak horretan ari direla lanean.
Verbaxek abian duen azterketa honen datuekin EAEko Udal Komunikazioaren Diagnostiko laburraren txostena kaleratzeko asmoa du. Horretaz gainera, proiektu honetan parte hartuko duen udaletxe bakoitzari bere emaitzak emango dizkio.
Erantzun
Sartu