Teknologia albisteak

Dastatu Zumalakarregi Museoa!

Erabiltzailearen aurpegia
2020-05-18 : 18:06

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekimen berezia antolatu du Zumalakarregi Museoak. Bilduma ikuspegi berri batetik aurkeztu nahi digu. 

“Dastatu Museoa!” Museoko bildumako pieza bat osagai batekin lotzean datza, sukaldaritza bideo baten bitartez. Elkarlana sukaldaritzan aditua den eta museoaren kolaboratzaile izandako gozogile aski ezaguna den Rafa Gorrotxategirekin burutu da. Pernan Goñi ilustratzailearekin ere lankidetzan. Elkarrizketa hau Museoen Nazioarteko Egunean aurkeztuko da, maiatzaren 18, museoaren web orri eta sare sozialen bidez eta zozketa bat zabalduko da. Parte hartzaileek argazki, bideo edo audio bat bidaliko dute museoak proposatutako osagarritik abiatuz edota errezeta berbera jarraituz. Errezeta guztiak Gorrotxategi produktuen zozketa baten parte hartuko dute. Zozketan sartzeko bi asteetako luzapena izango dugu eta parte hartzeko informazio guztia museoaren web orrian ikusgai izango da.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=Bl1J3xYNe7I&feature=emb_logo

https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/bloga/museoen-nazioarteko-eguna

Erantzun

Sartu