
MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak, musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.
Musika Bulegoak eta Musikari elkarteak, Ainara LeGardonekin batera, "egile eskubide, jabetza intelektuala, gizarte segurantzako altak, fakturazioa" eta musikagintzarekin erlazionatutako beste hainbat gai landuko dituen hitzaldiak antolatuko dituzte. Hitzaldiak Iruñean, Bilbon eta Donostian izango dira aste honetan.
MUSIKARIEN BETEBEHAR FISKALEI BURUZKO HITZALDIA.
Musikari elkarteak antolatuta. Osteguna, ekainak 4, arratsaldeko 18:00tan. Donostiako Udal Liburutegian, San Jeronimo Kalea (Sotoa)
- Gizarte Segurantzako "altak"
-Forma Juridikoak eta beste hainbat puntu.
JABETZA INTELEKTUALA. Ainara LeGardon.
Datorren, ostiralean, Maiatzak 22 Bilboko La Bolsa Kulur Gunean, arratsaldeko 18:30-20:00.
Musikarien eremu legala, Egile Eskubideen Kudeaketa, eta beste hainbeste gai.
Hitzaldia Gaztelaniaz izango da.
DOAN da.
Beste eredu bat posible da. Musika esparruko Jabetza Intelektualaren eskubideen kudeaketari buruzko hausnarketa eta lizentzia libreekin dituen oztopoak. Jabetza intelektuari buruzko hausnarketa sakona da Ainara LeGardonek egin duena lan honetan.
Harkaitz Mtnz. de San Vicente eta Mikel Ugartek, OREKA TX - eko partaideak Txalaparta tailerra bat eskeiniko dute IRUÑEAN, datorren ostegunean azaroak 13 an. 18:00- 20:00 etara Hutsun Txalapartarien egoitzan ( Etxebakoitz )
Etortzekotan bazara jarri zaitez gurekin harremanetan, info@musikari.com- era idatziaz edo 943 53 64 08 telefonora deituz.
Euskal Herriko "Musikariak eta Euskadiko Soinuak" programak (Musikari programak, alegia) prestakuntza sustatzeko jardueren artean honakoa antolatu du: Master class edo ikastaro berezia, Ainara Legardonekin, "Musikarien eremu legala".
Datorren ostiralean ekainak 27, arratsaldeko 18:30 etan Barrainkua Kultur Etxean ( Barrainkua, 5) Bilbon, mahai ingurua.
Musika Eguna dela eta EUSKADIKO SOINUAK eta MUSIKARI Elkarteak “MUSIKARIAK ETA BETEBEHAR FISKALAK” hitzaldia antolatu du, OSTEGUNEAN, ekainak 19, arratsaldeko19:00etan Donostiako Udal liburutugiko Sotoan, sarrera San Jeronimo kaletik.
Gaur Ekainak 6 arratsaldeko 19:00 tan Mahai Inguru bat ospatuko dugu Donostia 2016 Kultur Hiriburu-ko egoitzan, Easo Kalea 43. MUSIKARI Euskal Herriko Musikariak, elkarteak eta Euskadiko Soinuak antolatuta. (Sarrera doan)
Bingen Mendizabal ibilbide profesional emankorra duen musikagilea da. Hamarka filmetako soinu bandak konposatu ditu. Batzuk aipatzearren; Alas de mariposa, Airbag, La hora de los valientes eta Cosas que hacen que la vida valga la pena, Monte-Carlo Film Festival de la Comédie delakoan Soinu Banda Hoberenaren saria irabazi zuen film honegatik.