Teknofiloen albistegia

Ezkondu edo bikote bezala erregistratu, zertarako?

Daniel Martinez abokatua da. Ekin Abokatuak-en egiten du lan, Orereta-Errenterian. Goiburuko galdera nagusi horrekin jo dugu harengana, ezkontzari eta izatezko bikoteei buruzko xehetasun gehiago ezagutu asmoz. Arrazoi ezberdinak izan ditzakegu ezkontzeko: ohiturak, lege arrazoiak, pertsonalak… Baina bereziki ekonomikoak dira aintzat hartu beharrekoak, Martinezek nabarmendu duenez. Ziur aski gehienek beste zerbaitengatik hartzen dute urrats hori egiteko erabakia, baina okerrik egin nahi ez badugu, kontenplatu beharrekoak ez dira zio erromantikoak

Onura ekonomikoak nagusi

Batez ere onura ekonomikoak ditu ezkontzeak, argi eta garbi. Ezkontzean, eraentza ekonomiko batetara meneratzen gara, eta horrek eragina izango du gure bizitzan, gure etorkizunean. Martinezek hiru eraentza nagusiak azaldu dizkigu:

  • Irabazpidezko eraentza: dena da biona.
  • Ondareen banantzearen eraentza: gure ondareak ez dira batzen ezkonduta ere.
  • Parte-hartze eraentza: erdibidekoa izango litzateke.

Beste zenbait “onura”, “bitxikeria” edo “tramite batzuetarako beharrezko status-a” ere eman ditzake ezkontzeak: “Onura fiskalak ere baditugu: errenta aitorpena elkarrekin egitea, adibidez. Oporrak ere ematen dituzte lantegietan, 20 egun ezkontzeagatik. Ospitalean edo kartzelan bikotekidea bisitatu ahal izateko beharrezkoa izan liteke, kasu batzuetan, ez baitute uzten senidea bisitatzen familiakoa ez bazara”.

Hala ere, normalean, ezkontzera doanak ez ditu “abantaila” horiek bilatzen, zerbait pertsonalagoa izan ohi da. Dena den, ondorio txarrak etor daitezke, eta aintzat hartu beharrekoak dira. Garrantzitsua da hori jakitea. Izan ere, jendea ezkondu egiten da horien inguruko aholkua eskatu gabe, eta gerora arazoak sor daitezke.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogea >>

Argazkia: “Matrimonio” Francesca Capparena hemendik hartua 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eta erdaretan egin direnetatik, pare bat ulertu... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Erabiltzailearen aurpegia
Hona euskararen eremutik gaur zabaldu diren mem... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Eskerrik asko, Josu! Gaurtik aurrera ekingo di... (aitor)
Oliver Sacks-en 'Esker ona'..., 2017-02-12
Erabiltzailearen aurpegia
Maparen iturriak: datu bektorialak, Gaindegiare... (Unai Fdz. de Betoño)
Garoña afera ez dagokigu so..., 2017-02-08
Zer esan nahi ote du eskualde bat "txiroagoa" i... (Txingudi)
EAEko zonalde txiroagoetan ..., 2017-02-01

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago