Teknofiloen albistegia

Edaten duzunean

Kaixomaitia.eus en blogean kolaboratzaile gisa hasi da idazten Goiatz Labandibar Oiartzuarra. Narrazioak idatziko ditu berak bi astez behin eta hemen duzue lehena; "Edaten duzunean" , Eef Barzelayren abestian.
Gozatu narrazioaz, abestia entzuten duen bitartean!

 

SPEED-DATING: Zita sistema formalizatu bat da (topaketa sistema tradizionalaren mota bat, zita erromantiko edo lagunak egitea helburua duena). Speed-dating Estatu Batuetako juduen zirkuluetan sortu ziren, juduak gutxinego ziren hirietan erlijio horretako ezkongabeek elkar topatu zezaten. Sistema oso ezaguna bihurtu zen, batez ere, telebistarako programa formatuan moldatu zenean (Fifth Wheel, esaterako). Gaur egun, oso ohikoa da speed dating-a Estatu Batuzetan. Aldekoek diote denbora aurrezten dutela zita sistema honekin, oso azkar erabakitzen dutelako ea parekoa erromantikoki bateragarriak diren, lehenengo ikusian sortutako inpresioak, maiz, behin betirakoak izaten baitira (Wikipedia).

  1. HAUTAGAIA (Ile gaztainkara motza; ezti koloreko begiak; 1,68; galtza beltzak. Ternuako izerditako horia. Kirola egiteko zapatillak):

- Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

- Karaoke batean kantatu? Ezta erotuta ere!

(13 segundo. Erabakia: EZ)

1. HAUTAGAIA (Ile motz beltza; begi ilunak; 1,72; alkondara txuria; egurrezko belarritakoa):

- Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

- Mmm… ez dakit… Ez dut inoiz pentsatu… baina… Gozategiren Kalanbreak? Jeje (I-ri begiratzen dio, aprobazio eske. Gainditu dut azterketa, andereño?) Hala ere, lotsa handia emango lidake karaoke batean kantatzera ateratzeak…

(4 segundo. Erabakia: EZ)

2. HAUTAGAIA (Gaztain koloreko ilea, flekilloduna; 1,75; kamiseta beltza; zilar koloreko erlojua):

- Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

- Zer nahiko zenuke kantatzea?

(31 segundo. Erabakia: EZ)

3. HAUTAGAIA (Ile eta bizar motzak, beltzak; begi ilunak; alkondara beltza; galtza grisak):

-Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

- Eef Barzelayren kantu bat.

- Zein?

- I wasn´t really drunk (Ez nengoen horren mozkorra).

- Zergatik?

- Letra nik neuk idatzi dudala iruditzen zaidalako.

- Kantatuko zenidake?

IRAKURRI NARRAZIO OSOA KAIXOMAITIA.EUS EN BLOGEAN >>

Argazkia Jane Cornwell-ena hemendik hartua

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eskerrik asko erantzunengatik. Ñabardura bat Oi... (Luistxo Fernandez)
Nola eragingo dio Bartzelon..., 2017-08-18
Erabiltzailearen aurpegia
Nabarmena izan da aparatu mediatiko nagusiek eg... (Oier Aranzabal)
Nola eragingo dio Bartzelon..., 2017-08-18
Erabiltzailearen aurpegia
Agian nire TL partzialegia izango da, baina ner... (Benat Agirre)
Nola eragingo dio Bartzelon..., 2017-08-18
Erabiltzailearen aurpegia
Puntuetako batekin (CUP "anti-polizial"-az dioz... (Iban Arantzabal)
Nola eragingo dio Bartzelon..., 2017-08-18
Estonian Loreak erosi/alokatu egin daiteke, fro... (kaixoestonia)
Justwatch, eduki jakin bat ..., 2017-07-24

»» Jardun osoa