Joxe Aranzabal
I live in Elorrio, Basque Country. I work in Mondragon University, at the Humanities & Education Faculty (HUHEZI). Faroa is the name of my blog
None
Nik bost egun behar izan ditut nire Twitter-eko datuak eskuratzeko. Azaroaren 19an egin nuen eskaria
Aurpegi-ezagutzaren teknologiak zure sexualitatea antzeman lezake
Ikerketek erakutsi dute gizakiak gauza direla bereizteko homosexualak eta heterosexualak, itxuran soilik oinarrituta. Baina sekula ez da izan gaydar aparailurik hori egingo duenik, alegia, radar bat homosexualak antzemateko. Orain arte. Stanford Unibertsitateko ikertzaileek jakinarazi dute algoritmo bat sortu dutela, bereizteko pertsona gay eta heterosexualak, argazkiak erabilita. Dena aurpegi-ezagutzaren teknologian oinarrituta.
Idazteko tresnak: Word-etik kanpo bada bizitza
Karmele Jaio idazleak ariketa zaila egin du Berria egunkarian: erakutsi du zelan idazten duen, eta horretarako zelako baliabideak erabiltzen dituen. Bi bereziki: koaderno bat oharrak-eta egiteko, eta Microsoft Word testu-prozesatzailea. (Joxe Aranzabalen Faroa blogetik ekarria, haren cc-by-sa lizentziari esker).
Zorionak, Sustatu, eta betoz beste 15 urte!
Klitoris baten 3D modeloak sexu-iraultza ekar lezake
Ikusita Frantziako ikasgela askotan ez dela ganoraz hitz egiten klitorisari buruz sexu-heziketaren barruan, Odile Fillod ikerlariak asmatu du modu bat errazteko azalpen horiek jendeari, izan irakasleak, izan pedagogoak, izan sexu-adituak. Asmatu du klitoris baten 3D modeloa, berezko tamainakoa, eta inprima daiteke edozein 3D inprimagailutan, Frantzian edo beste edonon.
Zorionak, Luistxo, erreportajeagatik. Oso gustura irakurri dut. Diigo-n eta Delicious-en gordetzeko
Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean
1757ko apirilaren 4an, astelehena, Le Dauphin itsasontzi kortsarioa Baionatik irten zen 34 lagunekin Louisbourg aldera, garai hartan Frantziak Nova Scotian zeukan gotorleku eta portura, Kanadan. Printzipioz, bidaiak sei bat aste iraun behar zuen, baina bosgarren egunean hiru fragata britainiarrek harrapatu eta Portsmouth hirira eraman zuten Le Dauphin ontzia, eskifaia eta guzti. Halakoetan ohi bezala, ontzia enkantean saldu aurretik, epaiketa egin zen. (Artikulu hau Faroan ere argitaratu da).
Xabier Lamikizen ustez, gutun horiek erakusten dute XVIII. mendean Iparraldeko euskaldunek ohitura z
Jon Salaberri, HIESaren kontrako ekintzaile arrasatearra gogoan
Jon Salaberri arrasatearrak hiru arazo zituen erabaki zuenean plazara irtetea bera bezalako hiesdunen alde: drogazalea izan zen, homosexuala eta hiesduna. Eta, gainera, gorria. Ez zen bisita txartelik onena XX. mende bukaerako Euskal Herria komentzitzeko HIESari aurre egin behar zitzaiola inor baztertu barik, are gutxiago gaixoak eurak. Hala ere, urte gutxian lan handia egin zuen, eta lagundu zigun hiesdunei beste modu batez begiratzen. Ordainetan, ahaztu egin dugu ia erabat. 2015eko Maiatzaren 10ean hogei urte beteko dira hil zela.