Eibarnauta gazte bat, komunikazioaz ikertzeko master bat egiten. Txarangeroa. Internet, politika, eta nere gauzak. Paris eta Eibar artean.
EHBildu EITBk alderdiei eskainitako denboraren datu partzial bat ari da sareratzen. Interesgarria da konparazioak egiteko, Iturbek zuzendari daraman denbora osoko datu guztiak elkartzea eta ondorioak hortik ateratzea. Datuak hemen, nahi duenak azter ditzan.
Espainiako Konstituzioaren egunarekin batera, Gipuzkoko Euzko Gaztedik (EGI) Euskadirentzako Konstituzioa aurkeztu du "Europan errealitate izan daitekeen Euskal Estatuaren proiektuan" sinetsita. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoentzako Konstituzioa da, baina bertako biztanleek hala erabakiz gero gainontzeko euskal lurraldeei (Nafarroari, Lapurdiri, Behe Nafarroari eta Zuberoari) Euskal Estatu horren parte izateko eskubidea aitortuta.