Atzo mehatxu egin zuen Iranek gaur 20.00etatik aurrera (Euskal Herriko ordua, 17:30) eraso egingo dietela Estatu Batuetako enpresa handi batzuen Golkoko herrialdeetako bulego eta datu-zentroei. 18 enpresako zerrenda bat eman zuten, eta oharra egin langileei zein inguruetako bizilagunei, ez gertu geratzeko kilometro bateko erradioan.
Izendatu dituzten enpresak dira:
Interneteko erraldoi handiak daude hor, salbuespen nabarmen batekin: Amazon. Bestalde, Elon Musk-en enpresa bat dago aipatua, Tesla, baina ez dakigu horrek sartzen duen bere baitan X (lehen Twitter zena) edo xAI adimen artifizialeko adarra, enpresa multzoan elkar-jabetza tratuak antolatu baititu Muskek azken hilabeteetan.
Nagusiki hardwarea egiten duten enpresa batzuk badaude, Nvidia, HP eta Dell nagusiki. Beste industria kategoria batzuetan, bakarra: Boeing hegazkingintzan, eta JPMorgan Chase bankua. Bi alor horietan izen gehiago ere gehitu zitzaketen irandarrek, baina adibideren batekin konformatu direla ematen du.
Euskal Herriko ikuspegitik agian ezezagunenak Spire Solutions eta G42 dira, zerrendatutako azkenak. Spire delakoa datuen kudeaketarako satelite sare bat sortzen ari den enpresa kaliforniar bat da. G42 ez da estatubatuarra baizik eta Arabiar Emirrerri Batuetakoa, eta adimen artifizialera (AA) dedikatzen da. Pertsiar Golkoan bertan egoitza duen zerbait. Inguruan bizi da beste tekno-oligarka horietako bat, Pavel Durov (Telegram-eko nagusia) Katarren bizi ei da, baina Telegram ez dago zerrendan.
Iranek ez du ze herrialdetako bulego edo eraikinak joko dituen. "Ingurukoak" omen. Baduridi Emirrerriak, Bahrein, Katar, Kuwait eta Saudi Arabia seguru egongo direla zerrenda potentzialean, eta akaso Irak, Turkia eta Azerbaijan gero.
Ikusiko dugu, gaur asteazkena 17.30etatik aurrera.
Erantzun
Sartu