Espainiako Konstituzioaren egunarekin batera, Gipuzkoko Euzko Gaztedik (EGI) Euskadirentzako Konstituzioa aurkeztu du "Europan errealitate izan daitekeen Euskal Estatuaren proiektuan" sinetsita. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoentzako Konstituzioa da, baina bertako biztanleek hala erabakiz gero gainontzeko euskal lurraldeei (Nafarroari, Lapurdiri, Behe Nafarroari eta Zuberoari) Euskal Estatu horren parte izateko eskubidea aitortuta.
EAJren gazte erakundea den Gipuzkoko EGIk Euskadirentzako Konstituzio proposamena aurkeztu du Donostian, Espainiako Konstituzioaren egunarekin batera. 5 puntutan laburtu du EGIk prentsa oharrean:
Aportazio esanguratsua dago lurraldetasunari dagokionez, tabua hautsi eta gaur EAE osatzen duten hiru probintziek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) osatutako Estatua aldarrikatzen du Konstituzio honek, Euskadi edo Euskadiko Euskal Lurralde Batuak izenpean.
"Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleok, Euskal Herriko partaide bezala eta euren antolaketa eta erlazio politikoen markoa aske eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea gauzatuz, euskal erkidego libre batean eratzen dira, euskal nazioaren adierazpen eta autogobernu berme bezala. Gorputz politiko hori, Euskadiko Euskal Lurralde Batuak edo Euskadi izendapenarekin eratzen da." (1. artikulua).Edonola ere lurraldetasunaren auzia ez du horrela uzten, gainontzeko euskal lurralde historikoei ateak irekiz:
"Erkidego amankomun batean elkartzeko eskubidea aintzatesten da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeei, behin lurralde horietako bakoitzeko biztanleek horrela erabakitzen badute." (2. artikulua).Konstituzioa EAJ-PNVren GBBren webgunean deskargatu daiteke (pdf) euskaraz zein gaztelaniaz. Deskargatu gabe, hona hemen euskarazko bertsioa:
Erantzun
Sartu