Teknologia albisteak

Izparringia

Erabiltzailearen aurpegia

Albiste alternatiboak, modu alternatiboan. http://izparringia.net

Erabiltzailearen jarduna

Izparringia: Euskara eta umorea eskutik helduta

2013-03-15 : 09:42

Askotan entzun behar izan dugu euskaldunok ez dugula umorerik, euskarak ez duela umorea jorratzeko balio. Alegia, euskara eta umorea bateraezinak direla. Futbolari buruzko txiste txarrekin konformatu behar izan dugu luzez, gaztelaniaz, gainera, gehienak.