Baina gure hizkuntzak eboluzio handia jasan izan du mendeetan zehar, garai bakoitzeko bizimoduari egokitu behar izan zaio. Eta egun, bizimoduak umorea eskatzen du, hau gabe, funtsean, euskarak ez lukeelako zereginik.
A language is alive if it has readers and speakers, if you can laugh in that language, among other things. #talkingfast#sxsw #indigenous @ConexionSA
Horregatik, eszeptiko guztiak isilaraztea lortu dute, euskara eta umorea eskutik helduta joan daitezkeelako: Izparringia.net sortu da! Euskarazko albistegi umoretsua jaio da, El Mundo Todayren eta The Onionen eredua jarraitzen duena, umorea oinarri zein xede izanda.
Erredakzioa hamar bat pertsonako taldeak osatzen du, baina parte hartzeko gogoa duen edonork kolaboratu dezake haiekin harremanetan jarriz. Betiere, albiste alternatiboak modu alternatiboan sortzeko gai baldin bada. Honek zer esan nahi duen jakin nahi izanez gero, Izparringia.net-era jo beharko duzu.
Erantzun
Sartu