
Egun gutxi falta dira 3. Euskararen Ginkanari hasiera emateko. Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate! Euskarazko proiektu bat duzue esku-artean? Webgune bat, proiektu komunikatibo bat, aisialdi taldea, euskaltegia, erabilera sustatzeko egitasmo bat... Guztiak dira euskararen aldeko lanean ezinbestekoak, eta hori saritu nahi du aurtengo Euskararen Ginkanak.
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen lehiaketa da Euskararen Ginkana. Aurtengo hirugarren edizio honetan, lehen aldiz, taldekako lehiaketa izango da. Asteroko internet bidezko probetan puntuazio gehien batzen dituzten 4 taldeak pasako dira San Telmo Museoan burutuko den lehiaketako final handira.
Amaitu berri dira Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta Oarsoaldean burutu diren hizkuntza-ekologia jardunaldiak. Bost saio izan dira guztira, bakoitza eskualdeko herri edo barruti batean eta guztiak formatu ezberdinarekin.
Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira Oarsoaldeko herrietan.