1992an sortutako elkarte ornitologikoa. Hegaztiak eta haien habitata ikertzea, babestea, kontserbatzea eta ezagutaraztea ditu helburuak.
Eusko Jaurlaritza Natura 2000 sareak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eremu naturalei dagozkien KGBak deklaratzen hasia da. Azken babes-neurriak, zorrotzenak, aplikatzen dituen figura da KGB (Kontserbaziorako Gune Berezia), eta Europar Batasunak eremu horietarako aurreikusitako beste figurak deklaratu ostean deklaratzen dira. Zenbat eta aurreratuago egon prozesua, orduan eta zorrotzagoak dira babes-neurriak. Txingudi (Bidasoa ibaiaren itsasadar ingurua, Lapurdi eta Gipuzkoa artean) ez zuen osorik babestu nahi Eusko Jaurlaritzak, hori bagenekin; oraingoan, ordea, babestutako eremua txikiagotu egin du.