Teknologia albisteak
1

Txingudi naturgunean babestutako eremua txikiagotu egin du Jaurlitzak

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-11 : 11:40

Eusko Jaurlaritza Natura 2000 sareak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eremu naturalei dagozkien KGBak deklaratzen hasia da. Azken babes-neurriak, zorrotzenak, aplikatzen dituen figura da KGB (Kontserbaziorako Gune Berezia), eta Europar Batasunak eremu horietarako aurreikusitako beste figurak deklaratu ostean deklaratzen dira. Zenbat eta aurreratuago egon prozesua, orduan eta zorrotzagoak dira babes-neurriak. Txingudi (Bidasoa ibaiaren itsasadar ingurua, Lapurdi eta Gipuzkoa artean) ez zuen osorik babestu nahi Eusko Jaurlaritzak, hori bagenekin; oraingoan, ordea, babestutako eremua txikiagotu egin du.

Bada, Txingudiren kasuan, badirudi Eusko Jaurlaritza damutu egin dela edo, zeren aurretik deklaratua zuen Garrantzi Komunitarioko Lekuaren (GKL) mugak errespetatu ez eta eremu txikiagoa baizik ez du deklaratu KGB. Jaitzubiako hezeguneen erdiak eta Kostako ordeka kanpoan utzi ditu. Kontuan izan Jaitzubian lurrak oso xede jakin baterako desjabetu zirela bere garaian lurrak: babestuak izateko. Babestu ezean, lehengo jabeek auzitara eraman lezakete Jaurlaritza eta itzultzeko eskatu.

Ez da ahaztu behar, gainera, Europar Batasunak xedatzen duela KGBak babes berezia ematen zaien GKLak direla, alegia, eremu fisiko bat bera dira biak. Beraz, inork ez du mugak dantzan jartzerik aurretik dagoen eremu bati bigarren figura aplikatzeko unean, eta Jaurlaritzaren jarduna legez kontrakoa izan da.

Itsas Enara Ornitologia Elkarteak horren aurkako sinadurak biltzeari ekin dio.

PD: Bide batez, inork ezagutzen al du sinadura birtualak biltzeko euskarazko zerbitzurik?

Erantzunak

2012-10-11 : 15:03

.@itsasenara Azken galdera horri dagokionez, Change.org-eko espainolezko (edo Espainiako) bertsioa sortu zen udaberrian Actuable ekimena integrartu zenean Change-n. Orduan iragarri zuten euskarazko bertsioa ere laster etorriko zela, ia prest zegoela... Baina beharbada beste lehentasun batzuk pilatu zaizkie, ze Change.org oraingoz ez dago euskaraz :-(

Erantzun

Sartu