Teknologia albisteak
3

"Topo Euskal Herria" jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-09 : 09:42

Zure ibilbideak oraindik gehiago gozatzeko baliabide erabilgarria. Mugibili-n, Euskal Herriko maparik osatuena eskaintzen dugu, zehaztasun handiz, aberastutako edukiekin, eta Ibilbideak sortzeko eta jarraipena errazteko kolore egokiak erabiliz. Gainera, bidegorriak eta bide berdeak bezalako eduki bereziak eskaintzen ditu. Mugibili webgunearen bisoreetan ikusgai dago eta hainbat formatutan doako behera kargatze librea eskaintzen da, GPS gailuetarako eta sakelako telefonoetarako.

Aurreko bertsio batzuk izan ondoren, Topo Euskal Herria mapa jaio da, zure ibilbideak oraindik gehiago gozatzeko baliabide erabilgarria.

Nabarmendu nahi dugu administrazio publikoen iturri kartografikoen ekarpena (Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren kartografia zerbitzuak, Espainia eta Frantziako Geografia Institutuak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak, Donostia, Gasteiz eta Getxoko Udalak) eta OSM (Open Street Map) bezalako iturri libreak eta ibiltarien ekarpenak aurreko bertsioa zuzentzen eta eguneratzen. Tontorretako datuak Mendikat webgunearen informazioarekin osatu dira, egilearen (Javier Urrutia) baimena izanik.

Guzti horren emaitza da betetako esparru osoan informazio bateratua eskaintzen dela, zehaztasun handiz, aberastutako edukiekin, eta Ibilbideak sortzeko eta jarraipena errazteko kolore egokiak erabiliz. Gainera, bidegorriak eta bide berdeak bezalako eduki bereziak eskaintzen ditu.

  • #MAPA berriaren ezaugarriak ezagutu nahi dituzu? Egin klik HEMEN
  • Informazio gehiago eta formatu ezberdinetan deskargatzeko aukera HEMEN

Ondoko irudian, aurreko bertsioarekin alderatutako irudi bat duzue, kalitate hobekuntza nabarmena da, ezta?

Erantzunak

2016-03-09 : 15:54

Kaixo,

Mapa topografikoetan interesa dut, OpenStreetMap-en gehien gustatzen zaidan kapa horixe da: http://www.openstreetmap.org/#map=15/43.1991/-2.2924&layers=C

Baina Ibiblbideak-en ez dut kapa hori erakusten duen maparik aurkitu. Deskargatzekoa bakarrik da ala ikusi daiteke kapa hori?

2016-03-09 : 15:56

Aurreko iruzkinean URL-a ez da ongi atera, hauxe da URL ona: http://tinyurl.com/zp75x4z

2018-09-03 : 10:11

Bada saltsa Ibilbideak proiekutan (orain mugibili)... https://www.mendiak.net/viewtopic.php?t=58380

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago