Teknologia albisteak
1

Transibilbideak BTT: Euskal Herriko naturaguneak mendi bizikletaz

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-03 : 18:46
Tib BTT, Euskal Herriko naturagune nagusiak lotzen dituen mendi bizikleta ibilbidea da. Ibiltari talde batek, bere eskarmentua, ezagutza eta ilusioa jarriz, sortutako auzolan ekimena. Orain, ibilbide hau prest dagoela, gozatu nahi duten guztiekin partekatu nahi dugu. Ibilbide osoa egin ahal izateko baliabideak aurkeztuko dizkizuegu eta gainera, animatzen bazarete, uztailaren 17tik 20ra, Otsagitik-Oriora joango gara 24.tik 27rainoko etapak eginez.  Gonbidatuta zaudete!
Tib BTT partekatzeko eta jarraitzeko euskarri dokumentalak hementxe dauzkazue eskuragarri: Etapetako 27 GPS arrastoak, Ibilbideak mapa, liburu gida eta sortzen ari den interesgune bilduma.

Ibilbide osoari buruzko informazio lagungarria duen liburu gida bat prestatu dugu zuen zalantza guztiak argitzeko.
Bertan, besteak beste, ohiko galderei erantzuna ematen saiatzen gara, gomendio garrantzitsu batzuk ematen dizkizuegu eta sortutako 27 etapen banaketa aurkituko duzue.

 


Animatzen bazarete, uztailaren 17tik 20ra Tib BTT-ren 4 etapa egingo ditugu, Otsagitik Oriora. Giro ederra izango dugu eta aukera ezin hobea ibilbidearen zati bat ezagutzeko.

Informazio gehiago HEMEN
transibilbideak btt

Erantzunak

2014-06-08 : 20:08

Y SI QUE TIENEN HERMOSAS MONTAÑAS , MUCHOS LUGARES MUY BELLOS , DE PANORAMAS POSTALES . DIFICIL ENCONTRAR LUGARES COMO EL DE USTEDES !!!

Erantzun

Sartu