Ibilbideak egitasmoaren oinarrien artean “euskalduna” zehazten da. Baina zer egiten dugu izaera hori lortzeko? Zein da gure egoera euskararen inguruan?
Ibilbideak egitasmoaren filosofia azaltzeko 6 oinarri zehaztu genituen:
- Elkarreragilea: entzutea, arreta ematea, erantzutea eta dinamizatzea, mugitzen den komunitate baten zerbitzurako.
- Kooperatiboa: lan kolektiboan oinarriturik.
- Jasangarria: baliabideen erabilpen apala.
- Berritzailea: teknologia aurrerapen erabilgarriak zerbitzuari egokituz.
- Gardena: baliabideen kudeaketa eta helburuen betetzeari buruzko informazioa denon eskura.
- Euskalduna: gure arloan, euskaldunen erreferentzia izan nahi dugu.
Horrela esanda oso polita gelditzen da, baina prest al gaude urrats sendoak emateko norabide honetan? Gure ustez, oraindik berde samar gaude, baina hobetzen ari gara. Hizkuntza eta komunikazioa egitasmo honetan lotuta daude. Komunikazio kanal batzuk erabiltzen ditugu, eta gure iritziz, hizkuntzen erabilera ezberdina izan behar da kanalaren arabera.
Ibilbideak ibiltarien komunitatea izatea nahi dugu, ez bakarrik ibiltari euskaldunen komunitatea, baina ibiltari euskaldunen komunitatea
Ibilbideak izatea nahi dugu. Ez da batere helburu erraza, baina saiatuko gara lortzen. Baina, zure laguntza behar-beharrekoa dugu.
Testu osoa hemen:
http://ibilbideak.euskadi.net/blog/2013/08/euskara-ibilbideaken/
Erantzun
Sartu