Horretarako, ondarea sailkatuko dugu (agian Unescoren kategoriak izan daitezke erreferentzia: basoa, mendia, lakua, kobazuloa, basamortua, eraikuntza, arkitektura multzoa eta herria) eta kategoria bakoitzeko tokirik interesgarrienak adostuko ditugu.
Behin zerrenda osatuta, banan-banan landuko ditugu bertara joateko oinezko ibilbideak.
Ibilbide guztietan informazioa modu berean partekatuko dugu, Ibilbideak webgunean erabilgarriak diren osagaiak aprobetxatuz: GPS arrastoa, interesguneak, deskribapena, kanpoko estekak, etiketak, argazkiak eta bideoak. Gainera, Ibilbideak mapa erabiliz, GPSarekin hain ederki moldatzen ez direnentzako ibilbide bakoitzak PDF dokumentua eskainiko du, eta azken osagarria 3D ikuspegia izango da.
Ibilbide bilduma kontu bakar batean pilatuko dugu eta ahal den oihartzun zabalena emango diogu.
Erantzun
Sartu