Azalean guztiok erretorikotzat jotzen dugun galdera honekin ikusi genuen Forbes aldizkari ospetsuaren portada aurreko asteazkenean, urre koloreko letra distiratsuekin apaindua. Horrela izango al da benetan? Atzekaldean, Byan Chesky, mundu osoko ekintzaileen ikur berria, berak sortu eta kudeatzen duen AirBNB enpresari esker. Bere CEO jantzia soinean jarrita irribarrezka, barrutik zenbaterainoko arrakasta izan duen sinetsi ezinik beharbada.
Nork esango zuen 2008an estatu batuetako San Fancisco hirian sortutako enpresa apal honek horrelako hazkunde geldiezina izango zuenik, 20.000$-ekin garatutako web horri batekin hasitako enpresak, 4 urte geroago ustezko180 millioi $-eko irabazia izan eta gaur egun 2,5 billoi $-eko balioa du.
Honelako kasu guztietan gertatzen den bezala, oinarrizko idea oso sinplea da, entzuterakoan denori “nola ez da orainarte horrelakorik asmatu izan?” galdetzera bultzatzen gaituen horietakoa. Bidaiatzerakoan hoteletan gaua pasatu beharrean, beste hiritar batzuen etxera joatea, eta beste alde batetik, etxean leku librea duen jendeak, ondasun horri errentagarritasuna ateratzeko aukera, plataforma honetan argitaratuz. Honela, erabiltzaileek esperientzia pertsonal eta berezia lortzen du, merkatu tradizionala baino prezio hobean, eta bestalde, etxean duen leku libre errentagarri bihurtzeko aukera du.
Habiapuntu honekin, gaur egun AirBNB enpresa 192 herrialdetan dago, eta 25,400 hiri baino gehiagotako eskaintzak aurkitu ditzakegu bere web horrian. Zifra hauekin, esan dezakegu AirBNB eta berarekin batera Brian Chesky ekonomia kolaboratiboaren, ikur eta iparhorratz bihurtu direla, euren erebiltzaile arteko negozio modelo hau P2P (peer-to-peer) bezala ere ezagutzen dena, gaur egun ia gizarteko sektore guztietan aurkitu dezakegu: garraioa, hezkuntza, finantzak…
Beste alde batetik, beharbada desberdintasun kulturalengatik edo, gure inguruan ekonomia kolaboratiboaren mugimendu hau beste modu bateko hazkundea eta eboluzioa jarraitzen hari da. Batez ere 4. sektorea, edo enpresa soziala, izenez ezagutzen hasi garenarekin lotuta. Modu honetan, enpresa hauek benefizioak maximizatze hutsaren ordez, balio soziala eta ekonomikoaren arteko oreka dute oinarri.
Gauzak honela, ekonomia kolaboratiboaren barruan alkarren kontrako polo nagusi bi sortzen hasi dira, alde batetik, Billionario izateko ametsarekin, negozioa sortzeko datozenak, eta beste alde batetik, negozio errentagarria sortu eta modu berean eragin sozial positiboa lortzeko aukera bikaina ikusten dutenak.
Halere, azken mugimendu hau, beharbada zatituago edo sakabanatuago agertzen da, difuminatuta. Kasu batzuetan, ekimenen izaeragaitik eta besteetan ezinagaitik. Ez da oraindik beste guztiei bidea erakutsiko dien erreferenterik azaldu, makila hartu eta datozenen guztiak gidatuz. Zein izan beharko litzateke beste guztiak inspiratuko dituen errefente hori? beharrezkoa al dugu lider bat?
Denborak erakutsiko digu polo bi hauen eboluzioa eta batez ere gaur egun ekonomia kolaboratiboko 4. sektore honek jasaten duen sakabanaketatik, botton-up norabide horretan, norbaitek beregain lider papera hartu eta besteak gidatuko dituen. Oraingoz, ikusten dugu nola enpresa multinazional batzuk jada hasi direla ekonomia kolaboratiboan inbertitzen, orainarte ezkutuan egon den dirutza horren zati bat eramateko asmotan.
Artikulu originala: http://shareak.blogariak.net/2013/01/30/nork-izan-nahi-du-billionarioa-ekonomia-kolaboratiboaren-hazkunde-geldiezina/
Erantzun
Sartu