Shareak eta ColaBoraBora elkarlanean Eutokiako Hondartzan
Egun honetan, ColaBoraBorako irletara etortzen diren ohiko bisitariekin, eta baita ekonomia kolaboratiboan interesaturik daudenekin batera, irla honek ezkutatzen dituen altxorrak bilatzeari ekin genion eta hauek eskuratzeko saiestu behar diren oztopo eta amarruak ekiditeko behar ditugun tresnak diseinatu genituen.
Zerk oztopatzen digu kolaborazio osoa lortzeko bidea? besteenganako urruntasunak? teknologia barrien garapenarekin etorri diren pertsonen arteko erlazio inpertsonalak beharbada? edota besteekiko aurreiritzietan sustraitutako konfidantza faltak? galdera gehiegi datortik burura. Baina beti ere galdera guztiek dute azkenean konfidantza kontzeptua atzetik.
Ezin dezakegu esan kolaborazioraren inguruko mamu guztiak usatzeko balio duen formula magikoa asmatu dugunik, baina ziur gaude astearteko ibilaldi hau oso baliotsua izan dela, gurekin egon diren abenturazale guztien laguntzarekin, irla misteriotsu honetako mapa garatzen hasteko.
Gure partetik, eskerrak eman behar diegu Amasteko kideei eta Hondartzan_15 ekitaldian egon zineten guztioi, espero dugu esperientzia gustatu izana eta prest gaude hurrengo batetan ere zuen gidariak izateko beste ibilaldi batetan, aurrekoan hasitako mapa hau osatzen joateko astiro astiro.
Eskerrik asko eta laster arte.
Erantzunak kargatzen...


