Euskara erabiltzen dugunok ez gara milioi batera irizten, Txinan 1.300 milioitik gora bizi dira, Japonian 127 milioi eta Korea penintsulan 68 milioi. Beraz Asia urruna hobeto ezagutzen ikasten dugu edo demografikoki jan egingo gaituzte. Asia urruna gero eta gertuago izango dugu, zalantzarik ez izan. Gure artean ere gero eta Oriental gehiago bizi dira. Elkar hobeto ezagutze aldera www.kotobai.com hiztegiak eta bilatzaileak sortu ziren.
Kotobai hiztegiak 4 atal ditu. Lehena da Japoniera/Euskara hiztegia (20.000 hitzetik gora dituena)
Bigarrena “Kanji Erradikalez” bilatzailea da, non txinerazko kanji erradikal (osagai) tradizionalak erabiltzen diren kanjiak (=ideogramak) bilatzeko. 6.356 kanji ditu bere japoniera, txinera eta korear ahoskerarekin.
Hirugarrena “ideograma bilatzailea” da, honek 13.108 kanji ditu eta ez dago oraindik dena Euskarara itzulita, baina bai zati handiena.
Laugarren atala ere kanji hiztegi bat da, DeRoo kode taula erabiltzen duena eta ohituz gero errazena eta interesgarriena, kanjiaren jatorria azaltzen duelako eta beraien bitartez Asia Urruneko pentsamoldea. Japoniako kanji "ofizial" guztiak ditu (batxilergo hezkuntza arautuan ikasi beharrekoak)
Lana Arrasateko GOIHATA itzulpen bulegoak egin du.
Guzti hau euskaraz eta dohainik, erabili eta gozatu!!! Hemen -> www.kotobai.com
Aukeratu ideogramaren erradikalak eta txinerazko ahoskera ere ikusiko duzu.
hemen -> http://www.kotobai.com/eu/kanji-erradikalez/
也有中文的词典吗?不能找到!!
谢谢!