Teknologia albisteak

CS-Energia, energia berriztagarrien kooperatibentzako aplikazio sorta

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 16:32

Energia garbien generazio, kontsumo eta banaketarako sortu diren kontsumitzaile-kooperatiba batzuk CS-Energia deitu dugun garapena erabiltzen ari dira 2025etik. CodeSyntax-ek sortu duen tresna hau, kudeaketa plataforma bat eta mugikorretarako aplikazio sorta bat dira aldi berean. 

Plataforma erabiltzen ari dira konako kooperatibak:

Tresnak bi aurpegi ditu:

  • Kooperatiba-eremua: kooperatibaren administraziorako eta kudeaketarako funtsezko tresna da. Informazio bateratua, datu agregatuak eta dokumentazio administratiboa modu zentralizatuan kudeatzea ahalbidetzen du.
  • Eremu pertsonala: bazkide bakoitzak bere sorkuntza eta kontsumo datu pertsonalizatuak eskura ditu. Grafiko xehatuak erabiliz, kideek modu informatuan har ditzakete erabakiak, euren kontsumo-ohiturak optimizatuz.

Eremu pertsonal hori modurik errazenean gauzatzen da praktikan: aplikazioa daukazu mugikorrean, bazkidearen esperientzia egituratzeko. Honako osagaiak ditu app-ak:

  • Portada: uneko egoeraren laburpena eta datu nabarmenenak.
  • Datu energetikoak: sorkuntza, kontsumo eta autokontsumoaren azterketa sakona, konparaketak egiteko aukerarekin. 
  • Kooperatiba: dokumentazioa, albiste korporatiboak eta bazkideen parte-hartzera bideratutako lekua. 
  • Jakinarazpenak: komunikazio zuzena eta pertsonalizatua ziurtatzeko kanala.

Kooperatiba bakoitzak bere app propioa du, eta aplikazio dendetatik instalatzen ahal da, baina ez dira erabilpen irekikoak: bazkide identifikazioa behar du app-a instalatzen duenak, sarbide seguru eta pribatuarekin, berau erabili ahal izateko. Orain arte garatutako lau app-ak iOS eta Android bertsioetarako egin ditugu, eta elebidunak dira.

Erantzun

Sartu